Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Benjamín Netanyahu. Efe
Kardinalak dio
Bete-betean

Kardinalak dio

Israeleko gobernua palestinarren aurka, Gazan baina Zisjordanian ere bai, egiten ari den sarraskiaren aurrean ez dira zuzen jokatzen ari zenbait agintari

Miércoles, 28 de febrero 2024

Pierbattista Pizzaballa frantziskotarra Jerusalemeneko patriarka latinoa da. Nago ondo ezagutzen dituela Israel/Palestinako egoera eta gatazka. Palestinar arabiarren artean bada katolikorik. Arafaten garaian nahikotxo omen ziren. Israeleko gobernu estremistek islamismo erradikalarekin lotuta dagoen Hamas elikatu omen zuten. Gaur egun alderdi honek agintzen du Gazan, eta Zisjordanian nagusi den Al Fatah-rekin liskar handiak izan ditu. Israeldar armada Gazan ikaragarrizko sarraskia egiten ari da, eta aldi berean kolonoak, soldaduen laguntzarekin, Zisjordanian asentamendu berriak sortzen ari dira, palestinarrak jipoitzen eta erailtzen, lurrak lapurtzen eta olibondoak txikitzen. Pizzaballa kardinalak israeldar kolonoen jarrera erasokor hori nabarmendu du oraintsu.

Gero eta argiago antzematen da Netanyahu Israeleko lehen ministro basatiaren plana dela palestinar ahalik eta gehienak beren lurretatik botatzea edo bere kontrolpean egongo liratekeen gune txikietan barruratuta edukitzea, hori guztia dozenaka mila erail ondoren. Basakeria erraldoi honen aurrean badira Israel barnean manifestazioak edo horren aurka hitz egin dutenak. Horietako bat Yuval Abraham zinegilea da. Beste hirurekin batera dokumental bat egin du ('No Other Land') Israelek Zisjordanian egiten duen okupazioa salatzeko. Berlineko zinemaldian (Berlinalen) saria jaso du dokumental horrek. Abraham eta Basel Adra palestinarra igo ziren oholtzara saria jasotzera. Esan zutenak eta irudiak berak izugarrizko indarra eta garrantzia dute. Israeleko gobernuak antisemitatzat jo du haien diskurtsoa, Abraham judutarra izanik! Heriotza-mehatxuak ere jaso ditu. Ikaragarria bezain negargarria.

Negargarria da, halaber, zenbait buruzagi politiko europarren jarrera Israel egiten ari den sarraski basatiaren aurrean. Hamas-i bahitutako pertsonak askatzea exijitu behar zaio, noski, baina bahiketak ez du inondik inora ere justifikatzen populazio zibilaren aurkako eraso hiltzaile eta txikitzailea. Alemania, Erresuma Batua eta Frantziako lider politikoak (Keith Stamer laborista britainiarra, Scholz eta Macron, bereziki) oker dabiltza, nire ustez, palestinarren aurkako erasoaren kontuan. Eta AEB zer esanik ez, su etenaren aldeko proposamenak betatuz Nazio Batuen Erakundean. Palestinarrei laguntzea helburu duen UNRWA haren agentziaren aurka dihardu Netanyahuk. Agentzia horretako langileak ere hil ditu «Bibi erregea» deitzen dioten lehen ministroak eragindako gerrak, Mendebalde politikoak presio eraginkorrik egiten ez diolarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kardinalak dio