Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Benjamin Netanyahu.
Israel kinka larrian

Israel kinka larrian

Israeleko gobernu estremistak areagotu egin du palestinarren aurkako errepresioa, bai eta gizartearen zati bat asaldatu ere

Lunes, 20 de marzo 2023, 11:55

Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroa politikari oso eztabaidagarria da. Israeldar askok miretsi egiten dute, eta beste askok biziki gaitzetsi. 1996an gobernuburu aukeratu zuten lehen aldiz, berak lideratzen duen Likud alderdi eskuindarrak hauteskundeak irabazi zituelako. Behin baino gehiagotan bere karrera politikoa bukatutzat eman dute analistek, hauteskundeak galtzeagatik, bere alderdiko eszisioengatik edo ustelkeria-kasu larriak leporatu dizkiotelako. Baina fuerte jarraitzen du. Israeldar gizarteak gero eta eskuinerako jo du azken hamarkadetan, eta kolonoek, judutar ultraortodoxoek eta eskuin muturreko alderdiek pisu eta indar oso handia dute gaur egun. Israeleko parlamentuan hamar alderdi daude, eta gobernua osatzeko koalizio bat egitea derrigorrezkoa da. Netanyahuk aipatutako haiekin batera osatu du azken gobernua. Judutar supremazista eta arrazistak daude ministroen artean, Zisjordaniaren kolonizazioa areagotu egin da, lurralde okupatuetan bizi diren palestinarren aurkako errepresioa ere bai, eta botere judizialaren independentzia asko moztu nahi du gobernuak. Azken horrek hautsak harrotu ditu, eta israeldar gobernuak botereen arteko zatiketa eta demokraziaren oinarriak txikitu nahi dituela salatu du batek baino gehiagok. Horien artean, munduko pentsalari ospetsuenetakoa den Yuval Noah Hararik, zeinak hitz oso gogorrak erabili dituen eskuin muturreko gobernuaren aurka. Manifestazio ugari eta jendetsuak ari dira izaten, eta aditu batzuek ohartarazi dute Israelen bilakaera autoritarioak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela haren ekonomian.

Bere jarraitzaileek Bibi erregea deitzen dioten lehen ministroa tematuta dago aspalditik Iranekin. Trumpi esker, lortu zuen Obama eta europarrek Iranekin adostu zuten energia nuklearrari buruzko akordioa zapuztea. Orain aiatola estremistenek gobernatzen dute Iranen, eta paktu berri bat ezinezkoa bilakatu da. Gainera, iraniar Raisi presidenteak estutu egin ditu Errusia eta Txinarekiko harremanak. Sorpresa izan da txinatar diplomaziak lortu duela elkarren artean etsai amorratuak ziren Saudi Arabia eta Iran adiskidetzeko bidean jartzea. Nago saudiarabiarrek eta Persiar Golkoko gainerako herrialde aberatsek ez dituztela hautsiko Israelekin dituzten harreman onak. Mundua multipolarra bihurtu da, eta neurri ertaineko potentzia dezente nabarmendu dira, nork bere interesen arabera jokatzen duelarik, batzuetan kontrajarriak edo konplexuak izan daitezkeen harreman paraleloak landuz. EBk ez daki hori egiten, edo ezin du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Israel kinka larrian