Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
New Yorkeko burtsako bi operadore, kotizazioen pantailei begira. E.C.
Inbertsoreen boterea
Bete-betean

Inbertsoreen boterea

Diruak izugarrizko boterea izan du betitik, baina gero eta handiagoa du inbertsoreek, handiek bereziki, egiten dituzten eragiketengatik

Miércoles, 22 de noviembre 2023, 09:29

Burtsaren gorabeherek asko baldintza ditzakete ekonomia eta politika. 1929an gertatu zen New Yorkeko burtsaren hondoratzea da adibide ezagunena. Halaber, burtsaren beherakadak Truss britainiar premierraren dimisioa eragin zuen, edo Mitterrandek bere politika ekonomikoa aldatzea. Nolanahi ere, merkatu finantzarioak (burtsak, bonuen salerosketak, edo kapitalen mugimenduak dira haien adierazle nagusienak) etekin bila ibiltzen dira, eta horiek ahalbidetuko dituzten faktoreak aztertzen dituzte (prebisio ekonomikoak, fiskalitatea, negozioak egiteko aukerak eta abar). Milaka milioi daude inbertsio-funts desberdinetan, dirua biderkatu nahian. Horietatik oso gutxi dira etekin soziala edo lurralde edo sektore sozial pobreei laguntzea kontuan hartzen dutenak, baina egon badaude: inbertsio sozialki arduratsua deitzen dena (SRI ingelesez), eta batez ere inpaktu sozialeko izaera duten inbertsioak. Aitzitik, zenbait inbertsorek kalte sozial handiak egin dituzte (etxebizitza sektorean, batez ere), eta arrazoi guztiarekin deitzen zaie putre funtsak.

Kezka handia sortu du Saudi Arabiako Saudi Telecom Company (STC) enpresak Espainiako Telefónikako akzioen ia %10 erosi nahi izateak, enpresa horren lehen akzioduna bihurtuz. Telefónicaren Tech filialak Estatuaren eta herritarren informazio sensiblea dauka, eta STCek lotura dauka Arabiako gobernuarekin, horren funts subiranoaren bidez. Ez zuen ondo jokatu, nire ustez, Espainiako Gobernuak publikoak ziren zenbait enpresa pribatizatu zituenean (Telefónica bera, Endesa, Argentaria, Enagás, Repsol eta abar), sektore estrategikoetan botere publikoek esku hartzeko tresnak eduki beharko bailituzkete. Enel italiarra, adibidez, zeinak Endesa erosi zuen, Italiako gobernuak kontrolatzen du neurri handi batean. Euskadin gorabehera handiak izan zituen Euskaltelen pribatizazioak.

Estatuek (edo enpresa pribatuek) beren zorra finantzatzeko bonuak emititzen dituzte. Inbertsoreek gogoko izan ohi dituzte horiek, baldin eta inbertitutakoak eta jaso daitezkeen interesek ziurtasun itxura badute. EBko estatuek Europako Banku Zentralaren (EBZ) laguntza daukate, bonuak kolokatzeko orduan. Dena den, banku hori bere politika zorrozten ari da, eta hori ez da berri ona Europako hegoaldeko herrialdeentzat.

Ez da erraza inbertsoreak erakartzea eta aldi berean inbertsioak txertatzen dituzten enpresen norabidea eta ezaugarriak mantentzea, baina beharrezkoa da hori egitea ekonomiaren egonkortasuna eta 'subiranotasuna' bermatzeko. Gai politiko nagusia da hori.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Inbertsoreen boterea