Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Haurrak eta edadetuak. Horiek dira gatazka biolento bat gertatzen denean bereziki babestu beharko liratekeen gizataldeak, zaurgarrienak direlako. Haur eta edadetu asko izan dira asasinatuak Israelen eta Gazan. Horroreak -hildakoak, txikizioa, indarkeria izugarrizkoa- jarraituko du datozen asteetan. Terrorea sortzeko helburuz indarkeria erabiltzen duena terrorista bada, zalantzarik gabe terrorismoa izan da Hamas talde palestinarraren beso armatuak egin dituen hilketak Israelen, musika jaialdi batean zeuden gazteak (260 bat) erailez edo etxeetan edo kalean zeuden adin guztietako zibilak indiskriminatuki tirokatuz. Halaber, Estatuko terrorismoa da Israeleko gobernua Gazan egiten ari den bonbardaketak, ehunka zibil asasinatuz, eta etxeak eraitsiz.
Palestinaren auzian egoera urtetik urtera okertzen eta gaiztotzen ari zela gauza jakina zen, baina inor ez zen ezer egiten ari Netanyahu buru duen israeldar eskuin muturreko gobernuaren gehiegikeriak gerarazteko: errepresio gero eta handiagoa palestinar lurralde okupatuetan, Zisjordanian kolonia berriak, soldaduen tiroz hildako zibilak maiz... Arestian, Osloko akordioak ezeztatzen zituen diskurtsoa egin zuen Netanyahuk Nazio Batuen asanbladan, Palestina barruan zuen Israel «handi» baten mapa erakutsiz.
1993an izenpetu zen Oslon palestinarren ordezkaritza zuen OLPren eta israeldar gobernuaren arteko akordioa. Han zehaztutako prozesuaren bukaera izango zen bi estatu finkatzea, Israel eta Palestina, Nazio Batuen erabakiak beteaz. Hitzarmen haren protagonista nagusienetako bat izan zen Isaak Rabin –Israeleko gobernuburua– eskuin muturreko israeldar estremista batek erail zuen handik gutxira. Beste protagonista garrantzitsuena, OLPren burua zen Yassir Arafat, 2004an hil zen. Batzuek diote pozoitu egin zutela. 1996an heldu zen agintera Netanyahu. Bere xede nagusia Osloko akordioa zapuztea izan da. Haaretz israeldar ezkerreko egunkariak oso gogor kritikatu du Netanyahu, hasierako masakrearen ostean.
EBk oker jokatu du, Gazari ematen dion laguntza kolokan jarriz. Ez da zilegia populazio zibila zigortzea. Gaizki egin izan du ere azken garaiko israeldar gobernuaren politikak eta ekintzak ez gaitzesten. Palestinarrak erradikalizatzen ari dira eta, arabiar askok bezala, AEB eta EBri ere leporatzen diete erantzukizuna, baina gobernu arabiarren hipokresia ez dute salatzen. Autoritate Palestinarra erdi hilik dago. Egoera oso larria da egun, irtenbiderik gabekoa, eta larriagotu egingo da. Gertakari ikaragarrien aurrean gaude, etsituta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.