Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bi goi-bilera ospatu dira duela egun gutxi ia aldi berean, bata Hiroshiman eta bestea Xi'an-en. Lehenengoan G-7 taldea bildu zen: Amerikako Estatu Batuak eta talde hori martxan jarri zenean ekonomia handienak zituzten estatuak: AEBez aparte, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada eta Italia. Gehi EB. Xi´anen Txina eta Erdialdeko Asiako bost herrialde elkartu ziren: Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan. Horietarik handiena lehenengoa da. Txina eta Errusiaren artean dago, eta bere hedadura Europar Batasunarena baino sei aldiz handiagoa da. Hiri japoniarrean estatubatuarrek lehenengo bonba atomikoa bota zuten. Xi´anen ehunka terrakotazko soldadu aurkitu zituzten (Bilboko Guggenheim museoan egon ziren ikusgai). Kristo aurreko 200. urtean Han dinastiaren inperioaren hiriburua izan zen. Mende batzuk geroago, Zetazko Bidea pasatu zen handik. Hiri biek, bada, sinbolismo handia dute.
Hiroshimako bileran, pisu politiko eta ekonomiko esanguratsua duten zenbait estatu izan ziren gonbidatuak: India, Brasil, Vietnam, Australia, Indonesia eta Hego Korea. Baita Afrikar Batasunaren presidentzia, Pazifikoko irlen forokoa, eta nazioarte mailako zazpi erakunde. G7ak bere boterea erakutsi nahi zuen. Ukrainako presidentea ere han agertu zen. Errusiari zigor berriak ezartzea erabaki zuten, eta Txinaren hazkundeari nola aurre egin eztabaidatu zuten. Badirudi Macron frantsesa eta Scholz alemana AEBk Txinarekiko duen jarrera samurtzen saiatu zirela.
Txinak Erdialdeko Asiako herrialdeekin lankidetza ekonomikoa eta politikoa estutu nahi ditu. Alde bien arteko komertzioa izugarri hazi da azken urteetan. Iaz 70 mila milioi dolarrekoa izan zen. Oro har, Txinak bere ekonomia, komertzioa eta eragin politikoa sustatzeko inbertsioak eta hartu-emanak indartu behar ditu ahal duen leku guztietan (aipatu guneaz aparte, Afrikako zenbait estatutan, Europako hego-sortaldean…) Gero eta nabarmenagoa da superpotentzia bilakatzen ari dela, eta AEBrekin tentsioa eta norgehiagoka hazten ari dira.
Henry Kissinger Nixonen kanpo harremanetarako arduraduna izan zen, eta 70. hamarkadaren hasieran AEB eta Txinaren arteko harremanen normalizazioa ahalbidetu zuen. Bigarren hau eta Sobietar Batasuna, nahiz eta biak komunistak izan, etsaituak zeuden, eta egoera horri probetxua atera zion AEBk. Ehun urte beteko ditu aurki Kissingerrek, eta berriki aholkatu du elkarrizketaren bidea erabiltzea bi potentzia handien artean zubiak eta konfiantza eraikitzeko, eta talka ekiditeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Una moto de competición 'made in UC'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.