Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Joan den 19an laurogei urte bete ziren Varsoviako ghettoan itxialdiaren aurkako altxamendua gertatu zenetik. Naziek 400.000 judutar sartu zituzten han harresien artean. Urte batzuk geroago, 1961ean, Ekialdeko Alemania komunistak Berlingo Harresia eraiki zuen. Hogeitazortzi urte iraun zuen, eta makina bat herritar hil ziren han tirokatuta Mendebaldeko Berlinera ihes egiten ari zirela.
Errusiak kilometro askotako lubakiak eta hesiak egin ditu okupatu dituen ukrainar lurraldeetan. Ukraina, bestetik, hesiak ari da eraikitzen Bielorrusiarekin duen mugan, Errusiaren aliatu irmoa baita herrialde horretako gobernua. Finlandiak horma bat eraiki du Errusiarekin duen mugan. Iraganean gertatutako bien arteko gerren oroipenak pisua du oraindik.
Arrazoi militarrengatik egindako harresiak (edo gazteluak eta gotorlekuak) asko izan dira Historian zehar. Batzuk oso ezagunak, Txinako Harresi Handia edo Hadrianoren Harresia, adibidez. Zoritxarrez, gaur egun jarraitzen dira horrelakoak eraikitzen. Aipatutakoez aparte, nazioarteko legeriaren aurka okupatutako lurraldeetan egindakoak ere azpimarratu behar dira, Marokok Saharan edo Israelek Gaza eta Zisjordanian.
Hesiak ere egiten dira immigrazioaren aurka. AEBk erraldoiak ditu Mexikorekin duen mugan. Baita Espaniak ere Ceuta eta Melillan. Hesien edo polizia-kontrolen bidez Europa fortifikatzen ari da. Ez da erraza giza eskubideak eta nazioarteko legeria errespetatuko dituen immigrazio-politikak egitea, baina gauzak hobeto egin daitezke, ez bakarrik haiek errespetatze aldera, baizik eta egokiagoa litzatekeelako denontzat immigrazioa ordenatzea eta bideratzea immigrazio deskontrolatu bat baino (azken hau lan-merkatu beltzari, hau da kontraturik gabeko lanari, lotua). Nago desio hori kimera bat dela. Gizateriaren historia gizataldeen mugimendu eta migrazioek definitu dute hein handi batean, eta horrek horrela izaten jarraituko du, demografiaren datuak kontuan hartuz. Erresuma Batuan Gobernuko lehen ministroa etorkinen semea da, Londreseko alkatea ere bai eta Eskoziako gobernuburua -eta aldi berean hango alderdi nazionalistako burua- musulman praktikante bat da.
Hesi askok (fisikoak edo metaforikoak) urte askotan iraungo dute seguruenik, batez ere gorrotoak eta indarkeriak banandu dituzten komunitateen artekoek (grekozipretar eta turkozipretarren edo bosniar komunitate desberdinen artekoek, esaterako), baina batzuetan mirari politikoak gertatzen dira, Mundu Gerrak eta gero Europa batua eraikitzeko prozesua abian jarri zenean bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.