Borrar
Gardi Sugdub
Bete-Betean

Gardi Sugdub

Krisi klimatikoa gero eta larriagoa da, baina Titanic-en urperaketan gertatu omen zen bezala, dantzan jarraitzen dugu

Miércoles, 19 de junio 2024, 11:23

Krisi edo aldaketa klimatikoa oso gauza serioa da, nahiz eta askok garrantzia kendu nahi dioten. Galde diezaietela Panaman dagoen Gardi Sugdub irla txikiko biztanleei. Itsasoaren ur-maila igotzen ari da. Azken 30 urteetan NASAren neurketen arabera 20 zentimetro baino gehiago igo omen da, eta hori nahikoa da altura eskasa duten uharteetan (edo itsasertzeko herri edo hirietan) uholdeak maiz gertatzeko. Han bizi diren guna herri indigenako biztanleek argi dute beren etxeak utzi behar izango dituztela, eta Panamako gobernuari eskatzen ari dira beste lurralde batean berkokatzeko. Hamarkada batzuk barru Gardi Sugdub desagertuta egongo da, ur azpian, beste hainbat irla bezala. Human Rigths Watch GKEk duela urtebete salatu zuen gertatzen ari dena, baina ez zuen oihartzunik izan.

Italian ospatu berri den G7ren goi-bileran krisi klimatikoak ez du lekurik izan. Ukrainari laguntza gehiago emateko konpromisoaz aparte, ez du mamizko erabakirik hartu Mendebaldeko potentzien gailur horrek. Nessun Dorma aria programatu zuen amaiera-ekitaldirako Meloni bileraren antolatzaile ultraeskuindarrak. Tenoreak 'vinceró' kantatzen zuen bitartean G7 eta Mendebaldearen gainbehera nabarmendu zen berriro, nahiz eta Aita Santu katolikoa bertan zegoen (zer pintatzen zuen hor?)

Mongolian neguak betitik izaten dira hotzak, baina azken urteetan bereziki hotzak ari dira izaten (eta udak oso lehorrak). Abeltzaintza da mongoliar gehienen bizibidea. Zazpi bat milioi animalia (behiak, ardiak eta ahuntzak) hil omen ditu aurtengo neguko oso muturreko hotzak, familia askori galera izugarriak erakarriz.

Adituak oso larrituta daude krisi klimatikoarekin, eta neurri berehalakoak eta oso erradikalak eskatzen dituzte, baina ez gobernuak ezta herritarrok ere ez gaude horiek betetzeko prest, ekonomian eta gure eguneroko bizimoduan ekarriko lituzketen aldaketengatik. Energia garbiak zabaltzen ari dira, baina oso mantso, eta automobil elektrikoek (Txinan eginak asko eta asko) merkatua eta errepideak beteko dituzte laster, baina argindarraren portzentaje handi bat ikatza erretzeak sortzen du, eta hori oso kutsagarria da.

Kontsumoaren eta bidaien kopuruak ez ditugu jaitsiko. Ekonomikoki hazten ari diren herrialdeetako biztanleek, bestetik, energia asko kontsumitzen duen bizitza-mailara iristeari ez diote uko egin nahi. Hidrogeno berdeak karbonoan oinarritutako energia ordezteko inbertsio erraldoiak behar dira, ikerkuntza eta ekoizpena bultzatzeko, eta enpresen, enpleguaren eta kontsumoaren eraldaketa bermatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gardi Sugdub