Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Badira munduan zoko batean dauden erregioak, ez geografiagatik baizik eta gutxietsiak agertzen direlako haietaz dugun irudian, zenbait arazo direla medio. Erdialdeko Amerika da horietako bat. Hasteko, esan beharra dago erregio hori osatzen duten herrialdeen artean diferentzia nabarmenak daudela (Costa Rica eta El Salvadorren artean, adibidez), eta horietako bakoitzean gorabehera handiak egon direla. Kasurik ezagunena segur aski Nikaraguarena da, nire belaunaldiarentzat behintzat. Somozaren diktadura iraultza sandinistak bota zuen, herri xumearentzat itxaropena ekarriz, baina AEBk apoiatutako Contrak indarkeria txertatu zuen prozesu berrian. Gorabehera handiak eta gero, Daniel Ortega komandante sandinista ohiak diktadura zorrotz bat ezarri du, errepresioa sandinista izandako askoren aurka ere zabalduz. Gaur egun Nikaragua da, Hondurasekin batera, erregio hartako herrialde pobreena, errenta per capita bajuena duena. Bi herrialde horietatik ari da etortzen etorkin asko Euskadira azken urteetan (emakumeak batez ere), gehienbat dependentzia duten gure adinekoentzat zaintza lanak egitera.
AEBren interesek -ekonomikoek (Panamako kanalari buruzkoak, adibidez) geoestrategikoek zein ideologikoek-, kalte handia egin diote erregioari. Baita zenbait eliteren ustelkeriak eta kolpe militarrek ere. Pobrezia, desberdintasun sozial handiak, gobernantza txarra eta gatazka soziopolitiko izugarriak batzen direnean indarkeria eta autoritarismoa sor daitezke, El Salvadorren gertatu den bezala. Marak deituriko banda kriminalek, narkotrafikoarekin lotura dutelarik, delikuentzia eta segurtasun-gabezia mailak izugarri igo zituzten. Bukele presidentea giza eskubideak larriki urratzen dituen mara horien aurkako politika ari da aplikatzen, bere populartasuna handituz. Adi han gertatzen denari, beste herrialde batzuetan ere jazo baitaiteke.
Guatemalan izugarrizko sarraskia gertatu zen 80.aren hasieran indigenen aurka, petrolioa zegoen eskualde batean. Duela gutxi ezkerreko hautagaia aukeratu dute presidente. Urtarrilera arte ez du kargua hartuko Bernardo Arévalok. Elite kontserbadoreek kolpe bat eman nahi izan dute, bere alderdia suspendituz, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du erabaki hori. Beste garai batean gaude, eta nago presidente hautatuak gobernatu ahal izango duela. Guatemalar asko joan dira AEBra (milioi eta erdi inguru). Herrialde horrek baditu baliabideak aurrera egiteko, baina gizarte kohesioa eta eliteen herritarrekiko konpromisoa falta zaizkio. Ez da kasu bakarra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.