Dolarra ez da mundiala
Bete-betean ·
Munduko sistema ekonomikoa eta finantzarioan aldaketak ari dira gertatzen. Asiak pisu gero eta handiagoa du, eta dolarrra ahultzen ari daSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bete-betean ·
Munduko sistema ekonomikoa eta finantzarioan aldaketak ari dira gertatzen. Asiak pisu gero eta handiagoa du, eta dolarrra ahultzen ari daEsan ohi da mundua sexuak mugitzen duela, baina dirua da gertaera garrantzitsuenak eragiten dituen faktore nagusia. Gerren sorburuan interes ekonomikoak ere egoten dira maiz eta, nolanahi ere, haiek ondorio ekonomikoak izaten dituzte. II Mundu Gerraren ostean Ameriketako Estatu Batuek izugarrizko indarra hartu zuten, eta Gerra Hotzak gori-gori egin aurretik, beren nagusitasun ekonomikoa ezarri zuten mundu-ordena berrian. 1944an AEBko Bretton Woods hirian erabaki oso inportanteak hartu ziren nazioarteko sistema finantzarioari eta komertzioari buruz, eta horren ostean sortu ziren Nazioarteko Diru Funtsa (FMI gaztelaniaz, eta IMF, ingelesez), eta Munduko Bankua. Dolarra nazioarteko moneta bihurtu zen, hau da nazioarte mailako salerosketa gehien-gehienak dolarrak erabiliz egin izan dira. Horrek izugarrizko abantailak eman dizkio AEBri. Herrialde guztiek dolarrak eskuratu edo erosi dituzte eta, ondorioz, AEBren zor publikoa finantzatu dute neurri handi batean; dolarra moneten balio-sistemaren erreferentea da; eta gastu finantzario piloa aurreztu dituzte estatubatuarrek nazioarteko hartu-eman komertzialetan. Zenbait herrialdetan (batez ere inflazio handia dutenetan; Argentinan, adibidez) transakzio finantzario edo komertzial askotarako erabiltzen da, tokiko txanpona baztertuz, merkatu legezkoan edo beltzean. Euroaren sorrera ez zuen AEBk begi onez ikusi, eta batzuek diote europar moneta zapuztu nahi izan zuela. Baina badirudi urak baretu direla, hark ikusi duenean euroa gutxi erabiltzen dela nazioarte mailan, eta ez diola kalterik egin dolarrari.
Txinak argi omen dauka dolarraren nagusitasunari amaiera ematea. Eta ez da bakarra. Munduko ekonomiaren ardatz nagusia Asian ari da kokatzen, eta kontinente horretako erdiko eta ekialdeko herrialde garrantzitsuenak pisu handiagoa ari dira exijitzen nazioarteko ekonomia eta finantzetako arauak ezartzeko orduan. Deigarria izan zen, zentzu horretan, azaroko G-20 taldearen Baliko Deklarazioak eta Indonesiako finantza-ministroak adierazi zutena, esanez munduan erreserba gisakoak diren monetak gehiagotu egin behar direla. ASEAN elkartea edo Shanghaiko Taldea osatzen duten estatuek gero eta harreman komertzial handiagoa dute beren artean. Mende honen hasieran estatu horien esportazioen %90 dolarretan fakturatzen bazen, orain %80a da. Halaber, herrialde asiar horien arteko %25eko fakturazioa (Txinarekin, batez ere) dolarra ez den dibisetan ordaintzen da (mendearen hasieran %7a zen kopurua). Dolarra garrantzia galtzen hasi da Asian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.