Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Makina bat inperio egon da Historian zehar. Guztiak suntsitu dira, inperio kontzeptu klasikoa hartzen badugu kontuan. Dena den, Ameriketako Estatu Batuek inperialismoa praktikatu dute, eta hor dabiltza, noraezean, mundu multipolar berrian ezin berkokatu. Tsarren garaiko errusiar inperioa gusta dakioke Putini, baina Bielorrusia izan ezik ez ... da gauza gainerako sobietar errepublika ohiak bere menpe mantentzeko. Mendeetan zehar Erdialdeko Inperioa izan zen Txina berrindartzen ari da, eta inork ez du jada zalantzan jartzen ikuspuntu ekonomikotik lehenengo potentzia izango dela aurki. Britainiar inperioaren barruan egon zen Hong Kong. 1997an Txinaren subiranotasunaren barruan geratu zen, bi herrialdeek izenpetu zuten akordio baten ondorioz. Nagusiki, Deng Xiaoping agintari historikoaren emaitza izan zen hori. Kolonia ohiaren sistema politiko eta ekonomikoa errespetatuko zirela agindu zuen, 'herrialde bat (Txina), bi sistema' leloa aldarrikatu zuelarik. Haren ondorengoek ez dute konpromiso hori bete.
Inperio britainiarra Isabel II erregina izendatu baino lehen hasi zen desegiten, baina haren erreginaldian nabarmendu zen Erresuma Batuaren dekadentzia. Nazionalismo ingelesak hauspotu zuen estatu hori Europar Batasunatik irtetea (Brexita), mito bihurtu zuen garai bateko handikeriari eutsi nahian. Gaur egun argi dago izugarrizko errakuntza izan zela erabaki hori. Litekeena da, bestetik, Ulsterrek bat egitea Irlandarekin datozen hamarkadetan.
Kasualitatea bada ere, Koroa britainiarrak dituen arazoek (erregearen gaixotasuna, Galeseko printzesaren egoera misteriotsua eta abar) Britainia Handiaren dekadentzia sinbolizatzen dute. Nolanahi ere, ingelesen kezka nagusia te eskasia egon daitekeela da, Asian ekoizten den teak zailtasunak dituelako Itsaso Gorritik pasatzeko, merkantzia-ontziek han jasaten dituzten erasoengatik. Itsaso hori albo batean duen Egiptok –garai batean herrialde ahaltsua– zailtasun ekonomiko erraldoiak ditu. Arabiar Emirerri Batuak ari zaizkio laguntzen. Estatu hau eta Saudi Arabia gero eta ahaltsuago ari dira bilakatzen.
Europako estatu handienek ez dute, inola ere, lehen izan zuten pisua nazioarte mailan edo ekonomian. Gero eta txikiagoa da EB. Txikia izatea ez da txarra, baina lortutako gizarte-eredua eta bizi-kalitatea mantentzea inportantea da. Horretarako, alabaina, mundua horrenbeste eraldatzen ari den honetan, pentsamoldeak, gizarte-balioak eta politika publikoak dezente aldatu beharko lirateke Europan, inertziak eta kontserbadurismoa zokoratuz.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.