Borrar
Dubaiko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Biltzarraren irudia.
Cop28 eta gero
Bete-betean

Cop28 eta gero

Planetako estatuak krisi klimatikoari buruzko 28. goi-bilkuran elkartu dira. Egoera oso larria da, eta argi-ilunak egon dira bileran

Miércoles, 20 de diciembre 2023, 10:29

Ezaguna da botila erdi beteta edo erdi hutsik ikustearen metafora. Zientzialarien iritziz berandu gabiltza krisi klimatikoaren aurrean neurri eraginkorrak hartzeko, eta, zentzu horretan, tamalgarria da erabaki zorrotz eta berehalakoak ez hartzea Dubain egin den COP28 goi-bilkuran. Baina aurrerapausoak eman dira, eta erdi beteta dagoen botilaren aldeari begiratuko diogu. Badirudi OPEP erakundearen eta bereziki Saudi Arabiaren presioa izugarria izan dela bilkuraren konklusioak anbiguoak eta zehaztasunik gabekoak izan zitezen, baina, aldi berean, Europar Batasunak gogor jokatu du, eta AEB eta Txinak konpromiso zehatzak hartzea adostu zuten. Egoera oso larria da, eta planetan bizi garen espezie askoren biziraupena (gizakiok barne) arriskuan dago.

2015eko Pariseko akordioa norabide onean osatzea erabaki da Dubain. 2050ean petrolioak, gasak eta ikatzak sortzen dituzten isurpenak ezabaturik egongo direlako konpromisoa hartu da, horretarako trantsizio garai bat zabalduz (hitz hori izan da akordioa ahalbidetu duena). Helmuga hori betetzeko, herrialde guztiek ezin dute erritmo berean jardun. Pobreenek eta garapen ekonomikoaren bidean daudenek diru-laguntza handiak beharko dituzte erregai horien produkzioa eta kontsumoa gutxitzeko, beren ekonomian kalterik sufritu gabe, eta energia berritzaileak bultzatzeko. 2030 arte 307.000 milioi dolar inguru beharko omen dira, eta finantziazioa ez da behar bezala lotu Dubain. Zortzi ekintza zehaztu dira, eta akordioa izenpetuko duten estatuek (planetako guztiek) beren politika publikoetan gauzatu beharko dituzte betekizun horiek. Baina finantziaziorik gabe, ezin dugu ezkorrak ez izan.

Bilkuraren presidentea Emiratoetako Al Yaber sultana izan da. Abu Dhabiko gobernuko ministroa eta emirerri horretako petrolio konpainiaren burua da. Gero zuzendu zituen adierazpen polemiko batzuk egin zituen krisi klimatikoari buruz. Ez zen a priori pertsona egokia bilkura koordinatzeko, baina horrek positiboa izan daitekeen alde bat badu: petrolioaren ekonomian diharduten estatu eta enpresak inplikatu egin behar dira erregai fosilak desagertarazteko.

Munduko mila bat zientzialarik dokumentu bat plazaratu dute, egoeraren larritasuna azpimarratuz, eta orain arteko COP bilkuretan hartutako erabakiak ez direla bete salatuz. Egungo karbono emisioak 1992koak baino %60 handiagoak dira. Herritarren kontzientziazio zorrotzagoa eta mobilizazioak behar-beharrezkoak izango dira hartutako erabakiak betearazteko eta interes ekonomiko erraldoien lobbysmoa ezerezteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Cop28 eta gero