Borrar
Nigel Farage agerraldi batean. Efe
Bruselako burokrazia
Bete-betean

Bruselako burokrazia

Eskuin muturrak Brusela, hau da EBren arauak eta prozedurak, gorroto du, eta horren araberako estrategia gauzatuko du laster

Miércoles, 12 de junio 2024, 11:56

Nigel Farage britainiar eskuin muturreko politikariak jarri zituen ideiak Erresuma Batuak EBtik alde egiteko. Bi ziren haren ideia nagusiak, txanpon bereko aurpegiak. Bata, subiranotasuna. Gaur egun estatu guztiz independenterik ez badago ere, planteamendu ultranazionalista batetik britainiar subiranotasuna berreskuratzeko bandera altxatu zuen Faragek. Bestea, Bruselako burokraten aurka hitz egitea. Horrekin, EBk onartutako arau eta prozedurak errefusatu nahi zituen, bai eta (hitz horren zentzu hertsiko esanahiaren arabera) EBko funtzionarioen jarduera kritikatu ere. Alderdi Kontserbadoreak Farageren ideiak hartu zituen, eta horrek Brexitaren aldeko erreferenduma bultzatu zuen.

Azken europar hauteskundeetatik oso indarturik atera diren eskuin muturreko alderdiak EBren eta euroaren aurkakoak ziren hasiera batean, baina agintean egoteak (Meloni italiarraren kasua) edo agintzetik oso gertu (Le Penen partiduak irabaziko ditu ziurrenik datozen frantziar hauteskundeak), samurtu egin ditu ultraeskuineko jarrera eurofoboak, eta ez dituzte jada zalantzan jartzen europar erakundeak edo euroa. Erresuma Batuaren beherakada nabarmenak lurperatu egin ditu abian jari nahi ziren beste 'exit' (kanporaketa) batzuk. Dena den, baliteke muturreko eskuinak murriztu nahi izatea EBren eskumenak. Politikoki ahula den EB gehiago ahultzeak horren desintegraziorako bidea urratzen hastea ekarriko luke berarekin.

Etorkin eta errefuxiatuen aurkako jarrera da ultraeskuinaren bigarren mezu nabarmenena. Immigrazio-politika beharrezkoa da, eta horrek arauak eta erregulazioak eskatzen ditu, gaur egun badaudenak. Meloni eta eskuin muturreko beste buruzagiek ez dute onartu nahi errefuxiatuak babestea giza eskubideak eta nazioarteko legeak bermatzetik eratorritako betebeharra dela, eta, bestetik, lan-merkatua (beltza, batzuetan) dela etorkinak eskatzen ari dena Europa zahartzen ari den testuinguruan. Demagogia eta datu-manipulazio asko dago ultraeskuinaren diskurtsoan. Azpimarratu beharra dago, bestetik, ideologia horretako alderdiak bultzatzen edo erabakitzen ari direla emakumeen (abortuaren kontuan, bereziki) eta pertsona lesbiana, gai eta transen eskubideen murrizketak (AEBn, Italian edo Hungarian, esaterako) bai eta, halaber, demokraziaren pluraltasuna (komunikabideen eremuan batez ere) eta eskubideen berme sistema ahultzeko neurriak ere.

Macron eta Scholz, eta ardatz franko-alemana oso ahulduta geratu dira. Bestetik, ultraeskuina Italian, Holandan eta laster Frantzian gobernatzen. A ze panorama!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bruselako burokrazia