Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Estatuen arteko hartu-emanetan negozioek pisu handia izan ohi dute. Ez da arraroa estatu- edo gobernuburuek beste herrialdeetara egiten dituzten bisitetan enpresariak egotea beren delegazioetan, eta ez da ezohikoa armen salerosketa izatea bisita horien xedeetako bat. SIPRI, Estokolmoko Bake-Ikerketarako Nazioarteko Institutuak kalkulatzen du urtero nazioarte mailan saltzen den armamentuaren balioa 90.000 milioi dolarrekoa dela, gutxi gora behera. Aipatu institutuak argitara emandako datuen arabera, 2018-2022 epealdian egindako armen esportazioen %40 AEBko enpresen esku egon da. Errusia, %16rekin, eta Frantzia, %11rekin izan dira zerrenda ikaragarri horretan hurrengo herrialdeak. Gainerako estatuetako enpresen arma-esportazioek kopuru txikiagoak dituzte. Txina (%5,2), Alemania (%4,2), Italia (%3,8), Erresuma Batua (%3,2), Espainia (%2,6), Hego Korea (%2,4) eta Israel (%2,3) dira zerrendako hurrengoak.
Espainiako gobernuburua den Sánchezek bilera egingo du AEBko Etxe Zurian Biden presidentearekin, udal hauteskunde kanpaina hasten den egun berean. Oihartzun handia izan du hitzordu horrek, AEBk Espainia aintzat hartzea suposatzen omen duelako, Zapaterok Irakeko gerratik tropak erretiratzearen ostean gertatu zen hoztasuna eta gero. Estatu Batuek, alabaina, ez dute ezer musu-truk ematen, eta estatu bien arteko harremanak hobetzeak prezio politikoa edo ekonomikoa izango du.
Joan den asteko Ministroen Kontseiluak AEBko arma-enpresa inportanteenetako bati erosketa handi bat egitea erabaki zuen. Defentsa Ministerioak egin dizkio lehenago enpresa horri, Lockheed Martini, erosketak, eta aurki dolar askotako eskaera egingo omen dio. Dena den, harridura sortu du espainiar arma enpresetan erosketa honek, egin den momentuagatik, eta kezka ere bai. Armamentua erosteko aurrekontu publikoak hazi egingo dira Europan, eta AEBk probetxua atera nahi dio horri, armen salmenta-kontratu miliodunak firmatuz. Lehia handia sortuko da arma enpresen artean, negozioa itzela baita.
2014ko bukaeran Armen Komertzioari buruzko Nazioarteko Ituna sartu zen indarrean. Zuzenbide humanitarioa urratzen edo gerrako krimenak egiten dituzten herrialdeetara armarik ez saltzea du helburu nagusi itun horrek, baina halakoak gertatu diren lekuetan (Sirian, Yemenen, Etiopiako Tigray erregioan eta abarretan) armak barra-barra zabaldu dira. Tamalez, armamentu-norgehiagoka batean sartu gara. Gizateriak hobera eboluzionatu beharko luke, gerrak eta indarkeria ezabatuz, baina badirudi kontrakoa ari dela gertatzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.