Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Semita hitza Biblian agertzen den Noeren Sem semearen izenetik dator. Palestina historikoan zeuden herriak edo hizkuntzak izendatzen zituen termino soziolinguistiko horrek hasiera batean. Jesusen garaian hizkuntza ofiziala latina zen, baina herritarrek aramera, hebreera edo grekoa erabiltzen zituzten. Judutarrez gainera, beraz, palestinarrak ere semitak izango lirateke. Halere, duela ehun bat urte zentzu politikoa eman zitzaion hitzari eta judu-herriarekin lotu zen. Horren ondorioz, antisemitismoa judutarren aurkako gorrotoa, aurreiriritzia, diskriminazioa edo erasoa litzateke. Jakina da Europan judutarren aurkako joera dezente egon direla historian zehar, eta nazien Holokaustoa izan zela horren emaitza ikaragarriena. Sionismoa XIX. mendearen bukaeran judutar batzuek (Theodor Herzl buru zela) bultzatu zuten mugimendu politiko-ideologikoa da; Palestinan beraientzako estatu propio bat eratzea zuen helburu nagusitzat.
Israeldar gobernua Gazan egiten ari den masakrea gaitzestea antisemitismoa al da? Edo ideologia sionistarekin bat ez egitea? Edo antisemitak al dira palestinarren aldeko adierazpenak, edo beraientzako estatu propio bat eskatzea? Israeldar gobernu kriminalarentzat bai. Baita Europako zenbait buruzagi polikorentzat ere. Baina horrek ez du ez hanka eta ez bururik. Israeldar armada Gazan egiten ari den txikikeria, baita hura eta kolonoak Zisjordanian egiten ari diren hilketak eta okupazioak, gaitzestea, palentinarren bizitzaren, beren eskubide gizatiar eta politikoen alde aritzea, hori guztia erabat bateragarria da judutarren aurkako eraso eta jarrerak, gaurkoak eta atzokoak, eta zer esanik ez Hamasen erailketak gaitzestearekin.
Frankfurteko liburu-ferian joan den urrian idazle palestinar baten ekitaldia bertan behera utzi zutenetik, gauza sinesgaitz dezente gertatzen ari da, batez ere AEBn, non establishment politiko eta mediatikoak (eskuin muturrekoak batez ere) erabaki duen israeldar gobernuaren ekintzak ñabardurarik gabe eta erabat apoiatu behar direla, eta palestinarren aldeko adierazpenak antisemitismoa direla. Uhin horren azken biktima Harvard unibertsitateko presidentea zen Claudine Gay irakaslea izan da, zeinak dimititu egin duen bere aurkako izugarrizko kanpaina sufritu eta gero. Judutarrak beren erreinuetatik bota zituzten Errege Katolikoak erreibindikatzen dituen eskuina da Espainian eta, oro har, naziak begi txarrez ikusten ez dituen eskuin muturra AEB eta Europako zenbait herrialdetan antisemitismo berriaren errelatoa hauspotzen ari dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.