Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Europar Batasuneko herrialde jendetsuena eta ekoizpen ekonomiko handiena duena da Alemania. Bere posizio geografikoa oso garrantzitsua da. Hiru alderdiren arteko koalizioak osatzen du gobernu federala. Inkesten arabera, apoio asko galdu dute gobernuak, Scholz kantzilerrak eta bere alderdi sozialdemokratak. Koalizioaren bigarren alderdia diren Berdeek, berriz, emaitza berdintsua izango lukete. Liberalak beherantz doaz. Eskuin muturreko alderdia, AfD, nabarmen haziko litzateke. Hauteskundeak CDU alderdi kristau-demokratak irabaziko lituzke. Gobernatzeko, alabaina, paktua egin beharko luke. Koalizioak ohikoak dira han; era askotakoak egiten dira gobernu federala edo estatu federatuetako exekutiboak osatzeko, horiei egonkortasuna emanez. Merkel kantziler edo gobernuburu ohia eta Europako Batzordeko presidentea den Ursula von der Leyen CDUko korronte zentristakoak dira. Baina partiduaren egungo burua, Merz, oso eskuinekoa da. Dena den, bi urte geratzen dira hauteskundeak egiteko, eta emaitzan eragina izango duten garrantzi handiko gauza asko gertatuko dira seguruenik ordura arte. Ekonomia ez doa ondo, errezesio txiki bat izan du. Alemaniar industriaren sektore inportanteena automobilgintza da. Enplegatu guztien %4a ari lanean hor. Auto asko esportatzen ditu, baina Txinak aurrea hartu dio ibilgailu elektrikoaren eremuan, eta zailtasunak izan ditzake industria horrek Alemanian. Baita oso indartsua den makineria produzitzekoak ere.
Manfred Weber alemana da, bavariarra. Bavariak eskuineko partidu propioa dauka, CSU, zeinak CDUrekin batera (hau ez da Bavarian aurkezten) jarduten baitu Alemania eta EB mailan. Europar Parlamentuan eskuineko talde parlamentario popularraren burua da Weber, eta ez du ezkutatzen Europar Batzordeko presidente izan nahi duela, horretarako Von der Leyenen aurka egin behar badu ere, eta eskuin muturraren apoioa eskuratu. Europar Parlamenturako hauteskundeak datorren urteko maiatzean izango dira. Batzordeko buru izateko Scholz eta Macronen iritziak pisu erabakitzailea du, eta horiek ez dute Weber gogoko, baina horrek Parlamentuan gehiengo absolutua izan dezaketen indar kontserbadore eta ultraeskuinekoen babesa lortzen badu...
Ryyan Alshebl siriar gaztea errefuxiatu gisa iritsi zen Alemaniara 2015ean. Oraintsu Ostelsheim herri txikiko alkate aukeratu dute, Berdeak alderdiko hautagaitzan. Partidu horretakoa da Ostelsheim dagoen Baden-Württembeg estatu indartsuko gobernuburua. Osaketa sozial eta mapa politiko berriak ari dira gauzatzen Alemanian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.