Borrar
Fotolia
Afrika ezezaguna
Bete-betean

Afrika ezezaguna

Europar Batasunaren muga oso garrantzitsua den kontinente horri buruz oso gutxi dakigu. Senegal eta Sudanen arazo larriak dituzte

Miércoles, 21 de junio 2023, 10:51

Migrazio mugimenduak gizateriaren bilakaeraren elementu nagusienetakoa izan dira betitik. Etorkizunean, afrikar jatorria duten milioika gizon-emakume (arabiarrak zein Saharaz hegoaldekoak) biziko dira Europan. Eta ezer gutxi dakigu Afrikari buruz. Hasteko, sekulako errakuntza da Afrika entitate bakar eta homogeneoa balitz bezala hartzea. Bere dibertsitatea, eremu guztietan, Europarena baino askoz handiagoa da. Bere estatuen garapen eta egonkortasun-mailak oso desberdinak dira. Indarkeria, zoritxarrez, presente dago herrialde afrikar askotan. Potentzia kolonialek ezarritako muga artifizialek gatazka potoloak sortu dituzte zenbait herri eta triburen artean. Baita aberastasunen esplotazioak eta anbizio pertsonalek ere. Bi gatazka ekarriko ditugu gaurkoan zutabe honetara. Biek eraginik izan dezakete migrazio mugimenduetan.

Léopold Sédar Senghor poeta eta intelektual ospetsua izan zen Senegaleko lehen lehendakaria, herrialde horrek bere independentzia lortu zuenean 1960an. Duela 30 urte Ondarrura etorri ziren lehenengo senegaldarrak arrantzan lan egitera, eta gaur egun euskal arrantza-ontzi askotan ikus ditzakegu nazionalitate horretako arrantzaleak. Arazo oso larriak ari dira gertatzen azken asteetan Senegalen. Oposizioko buruzagi politiko inportante bat espetxeratu dute, eta horrek manifestazioak, liskarrak eta polizia-errepresio gogorra eragin ditu. Gazteak dira protesten protagonista nagusiak: populazioaren %75ak 25 urte baino gutxiago ditu, eta desenplegu-tasa oso handia da.

Senegalek muga egiten du Malirekin. Ondoren, Niger, Txad eta Sudan daude. Garrantzi estrategiko handia du erregio zabal horrek, besteak beste immigrazio arrazoiengatik. Hego Sudan banandu egin zen 2011n Sudanetik. Bestetik, estatu horretako mendebaldean dagoen Darfur erregioan gatazka armatu bat dago 2003tik. 300.000 mila lagun inguru hil dira. Goseteak ere izan dituzte. Ehun bat mila errefuxiatu daude Txaden. Hori guztia gutxi balitz, gerra zibil bat sortu da Sudanen bi jeneralen arteko talkaren ondorioz. Darfurreko gerrarekin badu lotura gatazka berri honek. Lehen aipatu ditugun herrialdeetan izan dezake eraginik, ezegonkortasuna eta indarkeria elikatuz. Sudanek ia 46 milioi biztanle ditu, gehienak gazteak. Asko, errefuxiatu edo etorkin gisa, beste herrialde afrikarretara alde egiten ari dira, baina Europara etortzen saiatzen denik ere bada, Libiako mafiei diru piloa ordainduz eta beren bizitza arriskuan jarriz Mediterraneoa pasatzen. Elkartasuna eta laguntza ezin ditugu zokoratu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Afrika ezezaguna