Habemus Eusko Jaurlaritza berria. Begoña Pedrosa, azken legegintzaldian sailburuorde lanetan aritu dena, izango da hurrengo Hezkuntza sailburua. Hemen aztertu genituen duela egun batzuk bere ibilbidea eta lorpen nagusiak. Eta azpimarratzekoa da bere lehen agerraldian sailburu gisa, «Hezkuntza Sistemaren Plan Estrategikoa» garatzeko konpromisua hartu zuela. Horrez gain, hainbat erronka ditu aurrean; batzuk kudeaketarekin lotutakoak eta beste batzuk, berriz, epe luzera begira. Hona hemen horietako garrantzitsuenetariko batzuk.

Publicidad

Ikasleen mailaren beherakada. Azken hamarkadan, euskal hezkuntza sistemaren emaitzen atzerapausoa nabarmena izan da. Ez bakarrik nazioarteko frogetan (PISA txostenean adibidez), baizik eta Sailaren barne-ebaluazioetan ere. Gaurko ikaslen maila Irakurketan, Gaztelanian edo Euskaran, besteak beste, orain dela hamarkada bat baino askoz txikiagoa da. Ez da erraza arrazoiak zehaztea, baina, adituen ustez, hizkuntza politika, teknologiaren eragina, segregazioa eta pandemia egon daitezke beherakada horren atzean.

Lege berriaren garapena. Pasa den abenduan onartu zen Euskal Hezkuntza Lege berria, euskara sistemaren «ardatz» kokatzen duena eta, lehen aldiz, bi sareak –publikoa eta itunpekoa– aintzat hartzen dituena. Datorren ikasturtea legea indarrean egongo den lehena izango da eta erakunde berriak martxan jarri beharko dira (adibidez, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutu berria edo Euskal Eskola Publikoaren Kontseilua).

Segregazioa. Jatorriaren arabera gehien banatzen duen Espainiako hezkuntza-sistema Euskal Autonomia Erkidegokoa da. Hezkuntza Sailak hainbat neurri abian jarri ditu; nabarmenena, ikasle zaurgarrientzako ikaspostuen kopurua. Hurrengo urratsa segregazioaren aurkako itun soziala lortzea da.

Jaiotza tasaren beherakada. Aurreko puntuarekin lotura estua dauka. Gero eta ume gutxiago jaiotzen dira Euskadin. Hori dela eta, ikastetxeen %80k ez dituzte euren plazak beteko datorren ikasturterako. Hainbat adituk diotenez, halako desorekak eskariaren eta eskaintzaren artean segregazio dinamikak areagotzen ditu.

Publicidad

Itunpeko ikastetxeen gatazka. Langileek salatu dute patronalek ez dituztela adostutako soldata igoerak ordaindu. Eta irailean berriro grebara jo dezakete. Gatazkak 200 ikastetxeri baino gehiagori eragiten die, eta konponbidea ez da erraza. Soldatez gain, lan-karga arintzeko eta lanpostuak mantentzeko neurriak ere adostu behar dira.

Arazoak eskola publikoaren langileekin. Euskal eskola publikoaren sindikatuek salatu berri dutenez, ez dago akordiorik soldatak igotzeko edota jubilazioak errazteko. Momentuz ez du ematen itunpeko sarearen bezalako gatazka denik, baina auskalo. Aurten, irakasle publikoek hiru eguneko greba egin zuten.

Publicidad

Autobusak. Iraila autobusik gabe hasi zen sare publikoan. Eta egoera aldatu ezean, aurten egoera errepikatuko litzateke, Hezkuntza Sailak ezin izan baititu ibilbideak esleitu. Garraiolarien ustez, Sailak eskaintzen dituen baldintzak ez dira nahikoak zerbitzua eskaintzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad