Borrar
Reuters
Langile kualifikatuen bila
Zorrozkailua

Langile kualifikatuen bila

Euskal enpresak Latinoamerikara joango dira hango talentua erakartzeko. Zer aukerak dituzte euren seme-alabak gure hezkuntza sisteman hezi ahal izateko?

Martes, 28 de mayo 2024, 00:20

Euskal enpresak talentua bilatzen ari dira Euskal Herritik kanpo. Non? Latinoamerikan, batez ere Mexikon eta Kolonbian (herri horiekin ez baitago hizkuntza-oztoporik). Baina langile kualifikatuak erakartzeko, bizi-proiektu erakargarriak eskaini beharko genizkieke. Hainbat faktore kontuan hartu behar diren arren, azter ditzagun hemen hezkuntzarekin lotutakoak bakarrik.

Orain dela hilabete batzuk, Euskadin horrelako profesionalak erakartzeko zentro pribatu gehiago egon beharko liratekeen aztertu genuen hemen. Erreportaje horren ondorio nagusia zen ez zegoela desorekarik eskaintzaren eta eskariaren artean. Beraz, momentuz ez dirudi horrelako zentro gehiago behar direnik.

Orduan, zer aukera ditu atzerritar batek (gainera, askotan 3-5 urteko epe baterako etortzen direnak) bere haurrak Euskadin hezteko? D eredua hedatuena da, bereziki Haur Hezkuntzan eta sare publikoan.

Hortik harago, itunpeko sarera jo lezake. Hemen aukera gehiago daude, euskara hutsezko hezkuntza nahi ez badu. Ezaguna da A ereduak ghettoak sortzen dituela eta, gainera, ez duela euskalduntzen. Beraz, B eredua geratzen zaio. Aukera horretan, ikasleek ikasgaien % 50 euskaraz egiten dituzte, eta gainerakoak, gaztelaniaz nahiz beste hizkuntza batzuetan. Hau da, latinoamerikako langileen haurren ama hizkuntza aintzat hartzen duen hezkuntza eskaintza da. Gainera, hori kalean ere asko erabiliko dute; izan ere, Kluster Soziolinguistikoaren arabera, Bizkaian solasaldien bakarrik %9a euskaraz egiten dira.

Zein da aukera onena? Auskalo. Hezkuntza Sailak aspalditik nahasten ditu bere txostenetan A eta B ereduak. Horregatik, ez dakigu zein diren bi ereduen emaitza zehatzak. Hala ere, alde handiak daude bien artean.

Hala islatzen du argitaratu berri den Gasteizko ikasleen maila aztertzen duen UPV/EHUren txosten berri batek. Sailak ez bezala, dokumentuak A, B eta D ereduak bereizten ditu. Ikasleek gaztelanian, euskaran eta matematikan duten maila aztertzen ditu. Eta, oro har, LHn eta DBHn B ereduko ikasleak dira maila altuena dutenak, euskara ikasgaian izan ezik. Atal honetan, D ereduko ikasleek lortu dute abantailarik handiena eta B eredukoek baino 10-20 puntu gehiago lortu dituzte, 250 puntu guztira. A ereduari dagokionez, ordea, aldea 60-70 puntukoa da.

Hezkuntza Lege berriak dioenez, ikastetxe bakoitzak bere testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuko duen hizkuntza-proiektu bat egin beharko du. Baina legeak ere dio finantzazio publikoa lortzeko, ikastetxeek euskara erabili beharko dutela, hezkuntza-eskaintzan ez ezik, barne-harremanetan ere. Al da hori estrategia erakargarria talentu atzerritarrarentzat?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Langile kualifikatuen bila