Udako oporrak amaitu dira eta klasera itzultzeko ordua iritsi da. Ia 360.000 ikasle hasi dute ikasturtea EAEn; ostegunean eta ostiralean hainbat ikastetxek ongietorri jardunaldiak izan zituzten eta astelehen honetan hasiko da ikasturtea ofizialki.
Publicidad
2024/25 urte akademikoak berrikuntza ugari dakartza. Garrantzitsuena, ziurrenik, Batxilergoko 2. mailako ikasleei dagokie: selektibitatearen erreforma. Joan den ekainean aldaketa nagusienak argitaratu genituen. Kontua da oraingoz ez dugula berri gehiagorik jaso. Gaur egun, ikastetxeek ez dakite zertan datzan azterketa berria, eta irakasleek diote oraingoz inork ez diela esan nola aldatu beharko luketen eskola emateko modua. Noiz jasoko dute informazioa? Nola prestatu beharko dute ikasleek azterketa? Horiek dira ikasturte-hasierako zalantza garrantzitsuenak. Auzi honetan, irakasleek seriotasun falta egon dela salatu dute.
Bestalde, hau izango da Euskal Hezkuntza Lege berria garatzeko urte akademikoa. Dakigunez, euskara izango da sistemaren «ardatza» eta legeak bi sareak aurreikusten ditu (publikoa eta itunpekoa). Ikastetxeek euskara lehenetsi beharko dute euren egunerokotasunean, eta kuoten ordainketa amaitu beharko litzateke, teorian, beste hainbat kontuen artean. Hemen irakur daitezke legearen gako nagusienetarikoak.
Abendua baino lehen, ikastetxe guztiek mugikorraren erabilera arautu beharko dute, bai ikasgelan, bai jolastokian eta jantokian. Hezkuntza Sailak ez du irizpiderik ezarri, eta ikastetxe bakoitzak erabakiko du gai hori. Euskadi da arau orokorrak ezarri ez duen Espainiako erkidego bakarra.
Aurten Lanbide Heziketaren erreforma ere helduko da, ibilbide malguagoak eta askoz pertsonalizatutagoak eskainiz, baita lanean ari diren pertsonentzat ere. Hemen aztertu genituen gakoak.
Azkenik, euskal ikasleen maila akademikoaren jaitsiera geldiarazteko neurriak jarriko dira abian. DBHko 2. mailako ikasleen erdiak euskararen hasierako mailan daude; gaztelaniaz, heren bat. Egoera larria da, eta Hezkuntza Sailak, besteak beste, Irakurketa Plan berri bat diseinatu du, ikasleen ulermen-gaitasuna indartzeko.
Publicidad
Oro har, aipatutakoak dira ikasturte berriak ekarriko dituen berrikuntza nagusietako batzuk. Ipar Euskal Herrian hasiak dira eskolak eta Nafarroak EAEren antzeko egutegia du. Animo asko bidaltzen dizuet guztioi eta ikasturte ona izan dezazuela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.