Borrar
Adobestock
Hezkuntzan beste urrats bat emateko beharra
Zorrozkailua

Hezkuntzan beste urrats bat emateko beharra

Gure hezkuntza-sisteman gertatzen den segregazioa jakina da, beraz, kalitateaz hitz egin dezagun, hori baita ekitatea lortzeko neurririk onena

Martes, 16 de julio 2024, 13:23

Duela bi aste, hezkuntzari buruzko kongresu bat antolatu zuten Donostiako Miramar Jauregian. Han bildu ziren Estatuko aditu nagusiak ekitateari buruz eztabaidatzeko. Ekitaldiak berriro mahai gainean jarri zuen segregazioaren auzi larria. Jakin badakigu Euskadi gehien segregatzen duen Espainiako bigarren autonomia-erkidegoa dela, eta Hezkuntza Sailak neurriak jarri dituela abian; ezagunena, eskola-plazak ikasle zaurgarrientzat erreserbatzeko beharra.

Erabakia ausarta izan den arren, nire ustez beste urrats eman beharko genuke. Azken finean, diagnostiko hori ezaguna da eta asko idatzi egin da horretaz (eta, ziurrenik, ildo beretik jarraituko dugu). Baina, zer gertatuko litzateke segregazioa alde batera utziko bagenu, kalitateaz hitz egiteko?

EHUko kongresuan beste gauza interesgarri batzuk agertu ziren (esteka honetan hitzaldi gehienak irakur daitezke), hala nola gure ikasleen maila akademikoa. Hainbat adituren ustez, emaitzek lotura estua dute segregazioarekin. Datuek agerian uzten dute egoera sozioekonomiko baxuko familietako ikasleek lortzen dituztela emaitzarik txarrenak. Diotenez, D eredua zabaltzea eta pantailen eragina dira fenomeno hori azaltzen duten faktore nagusietako bi.

Hasi berri den legegintzaldian gero eta gehiago hitz egin beharko litzateke honi buruz. Orain arte, Hezkuntza Sailak ez du iritzirik eman PISAk edo Diagnostikoaren Ebaluazioak islatzen duten emaitzen beherakadari buruz. Bildarratz sailburu ohiak behin aipatu zuen gaia. Datuen arabera, gero eta ikasle gutxiago dago maila aurreratuetan eta gero eta gehiago maila ertainetan Matematiketan, Euskaraz eta Gaztelaniaz. Bere ustez, horrek esan nahi du sistema bidezkoagoa dela. Baina ez da horrela. Lucas Gortazar ikertzailearen hitzetan, «ez du ezertarako balio fokua ekitatean jartzeak kalitatea kaltetuta dagoenean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hezkuntzan beste urrats bat emateko beharra