Borrar
Pasa den asteko manifestazioan 8.000 inguru irakasle bildu ziren Bilbon. Yvonne Iturgaiz
Greba eta irakasleen haserrearen arrazoiak
Zorrozkailua

Greba eta irakasleen haserrearen arrazoiak

Burokrazia modu izugarrian hazi da eta ikasgelak gero eta anitzagoak dira. Hori guztia kudeatzea ez da erraza irakasleentzat

Miércoles, 29 de enero 2025, 11:55

Greba hasi da Euskal Eskola Publikoan. Irakasleak, Haurreskolak Partzuergoa eta sukaldeko eta garbiketako langileak grebara deituak izan dira. 30.000 langile horietatik 27.000 irakasleak dira.

Sindikatuek grebara deitzeko arrazoi nagusiak argitaratu zituzten duela hilabete batzuk. Oro har, zazpi dira aldarrikapen nagusiak: lan-zamak arintzeko neurriak ezartzea; erretiroa aurreratzeko plantillen gazteberritze plana garatzea; galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea; enplegu publikoa egonkortzea eta bermatzea; euskalduntze-politikak abian jartzea; lan-osasuneko eta berdintasuneko planak ezartzea; eta hezkidetza garatzea.

Gauza batek arreta deitu zidan. Hamabost urte hitzarmen kolektiboa berritu gabe igaro badira ere, eskaera ekonomikoa (hau da, galdutako eros ahalmena berreskuratu) hirugarren postuan baino ez zen agertzen. Zer ari da gertatzen?

Hitz egin ditudan irakasleek argi daukate: ezin dute gehiago. Azken urteetan, ikasgelak gero eta anitzagoak bihurtu dira. Orain goi mailako gaitasunak dituzten ikasleak daude, baita hezkuntza premia bereziak dituztenak ere, arreta falta dutenak... Atzerritako ikasleen gorakada, gainera, izugarria izan da. 2015tik bikoiztu baino gehiago egin dira eta euskararekiko distantzia oso handia da.

Horrez gain, burokraziak hazkunde izugarria izan du. Ebaluazio-errubrikak, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa (ikasleen lana baloratzeko modua aldatu da), Curridigi programa... Aldaketa anitzak izan dira, eta askotan ez dira ondo azaldu. Irakasle askok ez dute ulertzen zergatik eman behar dituzte hainbeste ordu burokraziari aurre egiten, eskolak prestatu edo ikasleekin hitz egin beharrean.

Izan ditudan soalsaldien arabera, nire ustez, benetako aldarrikapena egoera hau konpontzea da. Baina hori lortzea ez da erraza, jakina. Azken batean, bai LOMLOEk zein Euskal Hezkuntza Legeak halako aldaketak ezarri dizkie. Zer edo zer aldatu ahalko dute irakasleek kaleak hartuz? Ikusiko dugu...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Greba eta irakasleen haserrearen arrazoiak