Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
«Baina itunpeko ikastetxeek familiei kobratuko ez baliete, zer alde legoke sare publikoarekin?», galdetu zidan ezagun batek pasa den astean EsadeEcPoleko kuotei buruzko txostenaren berri eman genuenean. Bada, uste dut galdera honen atzean badagoela arazoaren gako nagusienetariko bat...
Euskadin oso barneratuta dago kuoten ordainketa. Ikerketaren arabera, ikastetxeen %90ek baino gehiagok ehun euro kobratzen dituzte hilean batez beste, garraioa eta jantokia kontuan hartuta. Horrek esan nahi du badirela 20 euro kobratzen dutenak eta 200 euroraino iristen direnak.
1985etik ez da legezkoa familiei dirua eskatzea hezkuntzarekin zuzenean lotutako gastuengatik. Baina hala gertatzen da. Jakina, hezkuntza proiektu ezberdinak egon daitezke (erlijiosoak eta kooperatiboak, adibidez, sistema publikoaren alternatiba gisa ulertzen dira) eta legeak horiek ere diru publikoarekin finantzatzeko aukera ematen du. Baina non dago muga? Euskadi da hezkuntzan gehien inbertitzen duen Espainiako erkidegoak: 7.300 euro urtero ikasle bakoitzeko. Izan ere, EAEko itunpeko ikastetxeen %80 Espainiako finantziaziorik onenetakoa dutenen artean daude.
Denek diru bera jasotzen dute. Azkenean, kontzertuaren bidez gelak finantzatzen dira. Orduan, zergatik batzuek 20 euro kobratzen dizkiete familiei, eta beste batzuek, berriz, 200? Ba galdera hori erantzuteko ezin dugu ahaztu Euskadi dela ikasleen jatorriaren arabera gehien segregatzen duen Espainiako erkidegoak, eta bi datu horiek estuki lotuta daudela.
Kontua da Esaderen txostenak 2020/21 ikasturteko datuak aztertzen dituela. Honezkero, Hezkuntza Sailak finantzazioa handitu du kuotak jaitsi ditzaten. Batzuek bai egin dute, baina oraingoz ez dakigu jaitsiera hori orokorra izan den.
Desoreka hauek zuzentzeko, badaude hainbat bide. Bata izan daiteke eskola-plazaren kostua kalkulatzea, gero ikastetxeei euren ikasle kopuruaren arabera dirua emateko asmoz, gainfinantzaketari aurre eginez.
Neurri hori bazegoen 2022ko apirilaren Legebiltzarrean sinatututako Hezkuntza Akordioan, gero Hezkuntza Legea garatzeko oinarri hartu zena. Testuan agertzen dena zera da (10. puntua): «Eskola-plaza baten kostuari buruzko azterlan bat sustatzea, irakaskuntzaren doakotasun eraginkorrerantz aurrera egiteko tresna gisa».
Hezkuntza sailburuak, Jokin Bildarratzek, adierazi zuenez, kalkulu hori 22/23ko ikasturtean egitea adostu zen. Baina 23/24ko ikasturtea amaitzear dago eta momentuz ez da ezer esan honi buruz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.