EAEko 13.000 ikaslek baino gehiagok amaitu zuten joan den astean selektibitatea. Denok dakigu oso azterketa zaila dela; ez hainbeste frogagatik, baizik eta bere ondorioengatik. Hainbat ikasketatan sartzeko notak gero eta altuagoak dira, eta horrek antsietatea eragiten die gazteei.

Publicidad

Hori dela eta, ikasle ugarik nota altuegiak lortu behar dituzte. Selektibitateko emaitzaren %60 Batxilergotik ateratzen da; gainerakoa, azterketatik bertatik. Eta bien artean ezberdintasun nabarmenak agertzen dira.

Adibidez, 2022an, EAEko ikasleen % 18k bikain bat lortu zuten Batxilergoan zehar, 'Notas de acceso a la universidad: ¿Son equitativas?' txostenaren arabera; hau da, euren emaitza, batez beste, 9-10 artean kokatzen zen. 2015etik, emaitza guztiak gorantz doaz, bereziki bikainak. Hala ere, alde handiak daude sare publikoari eta itunpekoari erreparatuz gero. Lehenengoan, apartekoen tasa % 14,8koa da, eta bigarrenean, berriz, % 20,9koa. Gero, selektibitateko azterketan, EAEko ikasleen % 4,8k soilik ateratzen du gutxienez 9.

Lehen ondorioa argi dago: azken urteotan logika inflasionista bat dago Batxilergoko emaitzen atzean. Eztabaida irekita dago: Ikastetxe pribatuetan nota hobeak jartzen dizkiete ikasleei ikastetxeen prestigioa igo dadin? Txostenaren arabera, «harrigarria» da ikastetxe publikoen eta itunpekoen artean dagoen aldea, eta, horri esker, «itunpeko ikasle gehiago sar daitezke karrerarik zorrotzenetan, sarbideari dagokionez». Gainera, logika inflazionista hori oso desberdina denez autonomia-erkidegoen artean (adibidez, Kanariar Uharteetako ikastetxe itunpekoen ikasleen % 36,4k 'bikain' bat lortu zuten), arazoa larriagoa da, Estatuko ikasle guztiek eskubide bera baitute Espainiako unibertsitate bat edo bestea aukeratzeko.

Horregatik guztiagatik, ikertzaileek hiru proposamen egin dituzte: Batxilergoko emaitzetan gardentasun handiagoa lortzea; zuzenketa-irizpide homogeneoagoak ezartzea erkidego guztietan; eta Selektibitateko azterketari pisu handiagoa ematea Batxilergokoa murriztuz. Azken batean, ekitaterik ezaz eta aukera-berdintasunaz ari gara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad