![Ingurumenaren eta birziklapenaren aldeko mikrokontakizunak jarriko dituzte Getxoko edukiontzietan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202104/21/media/cortadas/atxagak1-kMnD-U140123243077xMF-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Ingurumenaren eta birziklapenaren aldeko mikrokontakizunak jarriko dituzte Getxoko edukiontzietan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202104/21/media/cortadas/atxagak1-kMnD-U140123243077xMF-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 21 de abril 2021, 20:10
Ecovidriok eta Getxoko Udalak bat egingo dute aurten ostiralean, apirilaren 23an, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, eta herritarrei ingurumenaren eta birziklapenaren aldeko hiru mikrokontakizun oparituko dizkie, ospe handiko hiru idazlek eginak: Bernardo Atxaga, Isabel Jiménez eta Noemí Sabugal.
Istorio txikiak dira, euskaraz eta gaztelaniaz serigrafiatuak, eta Ecovidrioren sei edukiontzi berdeetan ipiniko dira, udalerriko hainbat tokitan: Mayor kalea Andres Larrazabalekin; Santa Eugenia kalea, 11. zenbakiaren ondoan; Makaletako etorbidea Udaberrirekin bat egiten duen tokian; Telletxe kalea, Algorta etorbidearen ondoan; Bidezabal, anbulatorio aurrean; eta Euskal Herria kalea, Alangobarriko elkargunean.
Udaletik nabarmendu dutenez, ekintza kultural bakar honen helburua ekonomia zirkularraz eta ingurumena, gure ingurunea eta gure baliabide naturalak zaintzeko beharraz kontzientziatzea da.
'Hartu hitza eta birziklatu beira' lelopean eta #HistoriasDeReciclaje traolarekin, Bernardo Atxagak honako hau idatzi du: «Zer gertatu zen Errauskineren kristalezko zapatatxoekin? Birziklatu egin zituzten? Ez! Arau on orok ditu bere salbuespenak».
Noemí Sabugal idazleak honakoa hau dio: «Igarleak ez du sekula asmatuko bere bola magikoa azukre-ontzi bat, neskato bakarti baten altxor-kutxa, lanpara, loreontzia, perfume-ontzia edo bera jaio aurretik bere amaren bizitza salbatu zuen sendagaiaren flaskoa izan denik».
Azkenik, Isabel Jiménezek honako hau kontatzen du: «Itsasoak xuxurlatu eta kulunkatu egiten zuen bere olatuekin. Eta bere buruari galdetu zion, nola itzuliko diot mesedea? Birziklatzea hasiera polita izango litzateke».
Antolatzaileek nabarmendu dute hiru kontakizun horiek, Liburuaren Egunean garrantzi kulturala izateaz gain, gure ingurune naturalak zaintzearen garrantzia adierazten dutela, birziklapenaren irudi desberdina eta bakarra eskainiz.
2020ko azken datuen arabera, Getxoko herritarrek 1.914.796 kilo beirazko ontzi birziklatu zituzten. Horrek esan nahi du herritar bakoitzak batez beste 25,03 kilo beira birziklatu zuela (83 ontzi inguru).
Edukiontzi-tasari dagokionez, Getxon batez beste 257 biztanle daude edukiontzi bakoitzeko, eta gaur egun 297 iglu daude hiri osoan instalatuta beirazko ontzien hondakinen bilketarako.
Edukiontzietara botatzen den beira %100ean birziklatzen da eta ontzi berriak egiteko erabiltzen da, mugarik gabe eta jatorrizko propietateak galdu gabe. Beira birziklatuz zabortegien hazkundea saihesten da. Beira birziklatzea funtsezko elementua da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ontzi berrien fabrikazioan birziklatutako beira erabiltzean, naturako lehengaiak ateratzea saihesten da, lurzoruen higadura eta gure ingurunearen baso-soiltzea saihestuz. Gainera, fabrikazio-prozesuan CO2 gutxiago isurtzen da eta energia aurrezten da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.