Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 28 de febrero

Ingmar Bergmanen 'Pasioa', BilbaoArten ikusgai

Jatorrizko bertsioan, suedieraz, eta gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute filma, 19.00etan eta doan

Amalia Ibargutxi

Martes, 24 de julio 2018, 23:12

Ingmar Bergman 1918ko uztailaren 14an hil zen, duela ehun urte. Horregatik, apirilaretik irailera, astelehenetan eta ostiraletan, zinegile honi eskainitako zine zikloa ari dira egiten BilbaoArte Fundazioaren egoitzan, Art House Zineman. Jatorrizko bertsioan, suedieraz, eta gaztelaniazko azpitituluekin daude ikusgai filmak. Aste honetan 'En passion' izango da ikusgai ostiral honetan, hilaren 27an, 19.00etan.

Datorren astelehenean, abuztuak 3, 'Viskningar och rop' edo 'Oihuak eta xuxurlak' izango da ikusgai. Ostiralean, aldiz, 'Höstsonaten' edo 'Udazkeneko sonata' delakoa.

Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera hasi zen filmak sortzen Suediako antzerki eta zinema zuzendaria. Lehena 1944an egin zuen, 'Hets' (Oinazeak) izenburukoa. Jarraian, 'Kris' (Krisia) egin zuen. Hurrengo hamarkadetan 50 film inguru egin zituen.

Emaztearengandik banandu ostean, Andreas Winkelman (Max von Sydow) Baltikoko uharte urruti batean nola bizi den kontatzen du 'En passion' filmak. Mundutik aldentzeak ez dio jende berria ezagutzea eragotziko, hala ere. Batetik, Elis (Erland Josephson) eta Eva (Bibi Anderson) bikotea, eta bestetik Anna (Liv Ullmann), alargun gazte eta ezegonkorra ezagutuko ditu uhartean eta. Drama generoko film honek hausnarketara eramango du ikuslea, eta existentziaren inguruan pentsatzera.

Kutsu autobiografikoa duen istorioa da 'En passion'. Bergmanek berak ere bizitzako azken urteetan Fårö uhartean bakarrik eta beste gizakiengandik urrun bizitzea erabaki zuen, zinta hau filmatu zen uharte berean.

Guztira hogei asteko iraupena izango du Bergmani eskainitako zikloak, 'Sommaren med Monika'-rekin hasi eta 'Fanny och Alexander'-ekin amaituko dena. Iruñeko Udalak eta BilbaoArte Fundazioak elkarlanean antolatu dute ekimena, doako sarrera duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ingmar Bergmanen 'Pasioa', BilbaoArten ikusgai