Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 15 de octubre 2020, 21:05
Independentzia Eskozian inoizko tasarik altuenera iritsi da, % 58. Estatu Batuetako Ipsos Mori konpainiak egindako inkestak aditzera eman duenez, independentismoak irabazi egingo luke gaur egun Eskozian beste erreferemdum bat jorratuko balitz. Inkesta telefoniko honetan orotara 1.045 pertsona helduk esku hartu dute.
Bertan parte-hartu dutenen ia bi herenek, % 64, Erresuma Batuko Gobernuak SNP herrialdeko Alderdi Nazionalak datorren urteko Eskoziako Legebiltzarreko hauteskunde orokorretan gehiengoa eskuratzekotan, bigarren erreferendum bat egiteko eskumena aitortu beharko liokela adierazi dute.
2014ko irailean erreferendum bat ospatu zuten Eskozian, Erresuma Batuarengatik onetsia izan zena. Independentismoak garai hartan bozken % 44,7 berenegatu zituen. Erresuma Batuan geratzeko bozkek, berriz, gehiengo ahul bat lortu zuten, % 55,3.
Erresuma Batuaren lehen ministroa den Boris Johnsonek baztertu egin du aurten Edinburgori erreferendum berri bat jorratzeko aitortza, duela sei urte burututako eskoziarren iritzia aintzat hartuta. Nahiz eta, Eskoziak Europar Batasunean mantentzearen alde egin, Brexitak oraindik gatazka honetan zer pisu izango duen ikusteko itxaron beharra dago oraindik.
Ipsos Mori epresa estatubatuarren zuzendaria den Emily Grayk nabarmendu duenez, oraingo honetan gehiago izan dira independentziaren alde egin duten eskoziarrak. Bere esanetan, bere konpainiak gauzatutako inkesta honek, britainiar gobernuarentzat presio publiko berri bat suposatzen du, Eskozian bigarren erreferendum bat ospatzeko giltzarria izan daitekena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.