Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Fernandezek liburu berria dakarkigu besapean. 111akademia.eus
Indarkeria obstetrikoari buruzko saiakera kaleratuko du Estitxu Fernandezek

Indarkeria obstetrikoari buruzko saiakera kaleratuko du Estitxu Fernandezek

Emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun-sistemako profesionalek emakumeari edota umeari ematen dioten tratu txarrak jorratzen ditu liburuak

Zurekin

Jueves, 31 de agosto 2023

Estitxu Fernandezek liburu berria plazaratuko du laster. Txalaparta argitaletxearen eskutik bere saiakera berria argitaratuko du: 'Sortze berri bat. Indakeria obstetrikorik gabea'. Iruñeko argitaletxeak irailaren 20rako iragarri du liburuaren argitalpena.

Indarkeria obstetrikoaz hitz egitea ez da gauza berria. «Horrek ez du esan nahi, ordea, gauza onartua denik, ez konpartitua, ez arantza gabea», liburuaren sinopsian azaltzen denez. «Aldagai kultural, ekonomiko eta egiturazkoek eraikitzen dute indarkeria obstetrikoa; emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun-sistemako profesionalek emakumeari edota umeari ematen dioten tratu txarraz ari gara, eta ondorio fisikoak eta psikologikoak eragiten ditu. Ederki kabitzen da, beraz, patriarkatuaren baitan. Osasun-arloko adituak pazientearen hobe beharrez aritzen dira gehienetan, baina ez beti. Batzuetan, lan-jardunaldia lehenbailehen bukatu nahi dutelako eragiten dute erditzea; edo erditze-gela hustu behar delako; edo asteburua libre izateko programatzen da zesarea bat», gaineratzen da liburuaren laburpenean.

«Esku hartzen dute, jakinda hori ez dela emakumearentzat onena, haren beharrak bigarren mailan jartzen ari direla. Gehienetan, ez dira ohartzen, ikasi dutena errepikatzen dute: emakumeari ez diote informazio osoa ematen, edo beraren partez erabakitzen dute. Ez da beti gertatzen, noski, eta denek ez dute berdin jokatzen; baina arazoa egiturazkoa da, sistemarena berarena», salatzen da liburuan.

Kontzeptuaren buruzko sarrera mamitsu baten ostean, hainbat emakumeren lekukotzat jasotzen ditu Fernandezek, «gozo bezain zorrotz, indarkeria obstetrikoari hitzak, ahotsa eta gorputza jartzea, sendabide ez ezik, harekin baukatzeko lehen urratsa delakoan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Indarkeria obstetrikoari buruzko saiakera kaleratuko du Estitxu Fernandezek