Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 25 de noviembre 2022, 11:03
'Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian' hitzaldia eskainiko dute datorren astelehenean, azaroak 28an, Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiko bigarren solairuko Hitzaldi Aretoan izango da hauxe, arratsaldeko zazpietan abiatuta eta Itxaro Gonzalez Guridik gidatuta. Bertaratzea doakoa izango da edukiera bete arte, baita Aldundiaren webgunean hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izan ere.
´L.A.A.' Donostian (Gipuzkoa) kokatutako thriller psikologiko bat dugu. Obra honek egilearen beraren bizipenak ditu ardatz. Izan ere, duela urte batzuk, emakume batek laguntza eske deitu zion. Ubelduraz beteta agertu zen senarrak emandako jipoiaren harira. Gizonak emakumeari hiltzeko mehatxua egin zion eta hauxe erabat izututa zegoen.
Orrialde hauetan Maixa Zugatik istorioa errealitatean jazo zen bezala ematen du ezagutzera. Hala, lehendabiziko uneetan amodiozko istorio bat dirudiena errealitate beldurgarri bihurtzen joango da. Gezurra, mendekua eta ankerkeria protagonisten bizitzaren parte izango dira, harik eta eleberriko pertsonaia askok bakardadearen hesia gainditzen hasten diren arte.
Maixa Zugasti Muñoa gipuzkoar idazlea dugu. Deustuko Unibertsitatean Hispaniar Filologia ikasketak gauzatu zituen eta irakaskuntza izan du ogibide hainbat urtez. Gaur egun, berriz, irakaskuntza alde batera utzi eta idazle-lanean dabil buru belarri.
L.A.A. eleberriak 2017ko Kutxa Irun Hiria saria bereganatu zuen euskarazko nobela kategorian. Harrezkero beste zenbait liburu landu ditu: 'Ahotsak eta itzalak' (Erein, 2018) eta 'Atarian« (Erein, 2022) eleberriak, 'Tximeletak hondartzan' ipuina (Erein, 2019), edota 'Hostoen hezurdura unatua' poema bilduma (Balea Zuria, 2021), tarteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.