Borrar
Gertakizun honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, nahi duen edonork ale bat erosi dezake Oñatiko liburu dendetan, txokolaterian edota turismo bulegoan 12 euroren truke. OÑATI.EUS
Iñaki Zubeldiak 'Lehoiaren atzaparretan galduta' liburua plazaratu du

Iñaki Zubeldiak 'Lehoiaren atzaparretan galduta' liburua plazaratu du

Izan ere, mende erdi baino gehiago igaro da Iñaki Zubeldiak eta Jesus Manuel Marotok haitzuloetako lehoi baten hezurdura topatu zutela Oñatiko (Gipuzkoa) Arrikrutz kobetan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 10 de noviembre 2021, 23:18

Iñaki Zubeldiak 'Lehoiaren atzaparretan galduta' liburua plazaratu du. Izan ere, mende erdi baino gehiago igaro da Iñaki Zubeldiak eta Jesus Manuel Marotok haitzuloetako lehoi baten hezurdura topatu zutela Oñatiko (Gipuzkoa) Arrikrutz kobetan. Hala, liburu honetan aurkikuntza sinestezin honen nondik-norakoak biltzen dira.

Arrikrutz-Oñatiko Kobak egitasmoa 2007. urtean jarri zen martxan, 15 kilometroko kobazulo sarean 500 metro bisita egitea ahalbidetu zutelarik. Oñatiko Arrikrutz, Arantzazu eta Araotz auzoen artean kokatuta dagoen kobazuloa da hauxe, bere dimentsio ikaragarriengatik ezaguna delarik. Horrez gain, Euskal Herrian bizitako faunaren adierazle esanguratsuena da, baita euskal lurraldeko kobazulo luzeenetakoa ere.

Kobazulo honetan aspaldiko fauna anitzaren hezurdurak aurkitu dituzte, hala nola, errinozero iletsuarena, leize hienarena edota orein erraldoiaren laginak, tarteko. Dena den, egun bitarte, bertan antzemandako aztarna nabarmenenak leize-lehoiarenak dira, honen hezurdura osoa baitzegoen bertan. Leize-lehoiaren lehendabiziko aurkikuntza da Iberiar Penintsulan, eta, Europako hirugarrena ere.

Leize-lehoia Izotz Aroek markatutako garaian bizi omen zen, 2.000.000 urtetik 11.000 urtera bitartean, alegia. Hala, Holozenoa iritsita, klima aldaketa bortitzak bizi zituen zonaldeak, animalia espezie asko desagerrarazi zituelarik, leize-lehoia, esaterako.

Hortaz, 1966. urtean Iñaki Zubeldiak eta Jesus Manuel Marotok aurkitutako leize-lehoiaren hezurdura Iberiar Penintsulan sekula antzeman den osoena da. Eskeletoa lehoi heldu bati dagokio, eta, metro eta metro erdi bitarteko garaiera eta 250 kilo inguruko pisua aurkeztuko luke, egungo lehoi ar bat baino handiagoa. Baina, hau ez da kobazulo honetan topatutako lehoi handienaren aztarna, bertan 330 kiloko inguruko lehoi baten izterrezurra agertu baitzen.

Hortaz, egitasmo nobedoso honen 55. urteurrena betetzen den honetan, Zubeldiak Oñatiko Udalarekin elkarlanean 'Lehoiaren atzaparretan galduta' plazaratu du. Aipatu bezala, liburuan Zubeldiak eta Marotok 1966ko udazken hartan Arrikrutzen leizeetan bizitakoak ematen dira ezagutzera. Gertakizun honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, nahi duen edonork ale bat erosi dezake Oñatiko liburu dendetan, txokolaterian edota turismo bulegoan, 12 euroren truke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iñaki Zubeldiak 'Lehoiaren atzaparretan galduta' liburua plazaratu du