Borrar
Iñaki Uranga abeslaria.
Iñaki Urangak Big Band klasiko onenak eskainiko ditu Gabonetan Euskaldunan

Iñaki Urangak Big Band klasiko onenak eskainiko ditu Gabonetan Euskaldunan

Kontzertua abenduaren 27an izango da, eta Bilboko abeslariaren bizitzako soinu bandara egindako bidaia izango da bertan. Bere aitak swing-aren eta crooner estiloaren aurrean zituen pasioa eta gustua barneratuta geratu zitzaizkion gaztetan familia giroan igaroetako gau eta bilera askotan eta 'boloan' hori islatzen saiatuko da

Zurekin

Domingo, 13 de octubre 2019, 15:57

Euskalduna Jauregiak Grammy bat irabazi duen Iñaki Uranga artista bilbotarraren oso kontzertu berezia jasoko du abenduaren 27an. «Pasioz, erritmoz eta emozioz betetako kontzertu paregabea», antolatzaileen arabera. Ikus-entzuleek dardar egingo dute big band klasiko onenekin, beste genero batzuetara egindako moldaketekin eta ezusteekin.

Ostiral honetan goizean Urangak berak aurkeztu du kontzertua, eta berarekin maisu hauek egongo direla aurreratu du: José Luís Canal pianoarekin; Blas Fernández bateriarekin; Álex López kontrabaxuarekin; Raúl Vera gitarra elektrikoarekin eta Musikene Big Band.

Bilboko abeslariaren bizitzako soinu bandara egindako bidaia izango da hau. Roberto Uranga bere aitak, Estatu Batuetan egin zituen 20 urteetan swing-aren eta crooner estiloaren aurrean zituen pasioa eta gustua barneratuta geratu baitzitzaizkion gaztetan familia giroan igaroetako gau eta bilera askotan. Pasioa familia osoari kutsatu zion, eta aztarna berezia utzi zuen Iñakirengan. Musika herentzia hartatik, eta gurasoei egindako omenaldi berezi gisa, Iñaki Uranga Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da Gabon hauetan.

Biografia

Bost urte zituela, Iñaki Urangak arreba nagusiekin batera agertokian igo zen lehendabizi (1961). Nerabezaroan folk eta country estiloetako hainbat taldetan hartu zuen parte eta, azkenean, musikak guztiz «pozoitu» zuen.

Geroago maketa bat grabatu zuen Sergio koinatuarekin, eta horren ondoren bakarkako hiru disko etorri ziren, 'Iñaki Uranga', 'Sin ti' eta 'No hay nada como una mujer'. Disko horiei esker ezaguna egin zen Espainian eta Latinoamerikan.

1991n 'Mocedades' taldean sartu zen, eta 'Íntimamente' diskoa grabatu zuen. Disko horrekin zuzeneko hainbat bira egin zituen. 1994an 'El Consorcio' taldea osatu zuen Amaia eta Estibaliz arrebekin, Sergio Blancorekin eta Carlos Zubiagarekin; elkarrekin 10 disko grabatu zituzten. 23 urte geroago birak egiten jarraitzen du, Estatuan eta nazioartean.

2016an musika bikaintasunari ematen zaion Grammy saria jaso zuen, musikan egindako ibilbide osoa eta musikari egindako ekarpena aintzatetsiz. Gauzak horrela, ineteresa baduzu kontzertu honetaz gozatzeko. jakin ezazu sarrerak salgai daudela jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan. Sarreraren prezioa 37 euro (kudeaketa gastuak barne).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iñaki Urangak Big Band klasiko onenak eskainiko ditu Gabonetan Euskaldunan