Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Martes, 15 de noviembre 2022, 18:04
Bertsolari Txapelketa Nagusia forma hartzen doa. Bertsolariak aspalditik ari dira beraien lana burutzen, izan ere, dagoeneko bigarren itzulian murgilduko dira asteburu honetatik aurrera. Bestelako kontuak ere gorputza hartzen doaz. Esaterako, abenduaren 18ko iluntzean Nafarroa Arenako oholtzara igoko dena txapela janztera badakigu nor izango den: Iñaki Murua. Bertsozale Elkarteak egin duen lan handiagatik esker ona erakutsi nahi dio.
Izan ere, Murua, bertsolaria ez ezik, bertsolaritza mugimenduko eragile handia ere bada. Horrela, bertsolari gisa, 1982an aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira, eta 1986koan eta 1989koan finalera heldu zen. Finalista izan zen Gipuzkoako 1991ko eta 1995eko txapelketetan ere.
Gainera, eragiletzan etengabeko lana egin du: Gabirian bertan hasi eta Euskal Herri osoan ere bai. 2005etik 2018ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.
Lehendakari izan denean zein ez, bertso munduan oso presente egon da Iñaki beti. Gaur egun ere, figura oso garrantzitsua izaten jarraitzen du Bertsozale Elkartean. «Maitasunetik eta zaintzatik aritzen da beti, eta bertso munduko gazte, heldu, boluntario, langile, zein gertuko guztiek estimu handian daukagu», aitortu dute.
Bertsozale Elkarteak omenaldi berezi hau egin nahi izan dio finalean, egindako lana itzulezina bada ere, ikusgarri egin eta merezimenduaren aitortza moduan. Alegia, bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkiko Bertsozale Elkarteak. Detaile polita bezain zirraragarria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.