Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 8 de junio 2021, 21:52
'Ilezuri' etxeko txikienak aldaketa klimatikoaren inguruan kontzientziatzea bilatzen duen liburu berria da. Kris Etxabe idazleak eta Maite Marquez eta Mikel Maiza ilustratzaileek landu dute albuma Alberdania argitaletxearekin elkarlanean. Liburuaren gaztelaniazko edizioa ere plazaratu dute, 'Canoso' izenekoa.
Lan honetan duela hamar bat urte jazo zen gertakari bat ematen da ezagutzera, Argentina hegoaldeko kostaldean agertu zen Ipar Poloko hartzaren istorioa, hain zuzen ere, 2.000 kilometro inguru igerian egin zituena puntu hartaraino iristeko. Lan honek hartzek bizi behar dituzten erronkak ematen ditu aditzera, berotze globalak ez baitie edonolako janaririk lortzen uzten Ipar Poloan eta bizirauteko bere habitatetik ihes egin behar izaten dute. Egileek istorio honen bitartez, haurrek klima aldaketaren zergatien eta ondorioen inguruan hausnar dezatela nahi dute hor nonbait, irtenbide posibleen inguruan pentsa dezatela, alegia.
Liburua pasa den ostiralean aurkeztu zuten Donostiako Mandasko Dukearen liburutegian. Bertan hiru egileez gain, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak parte hartu zuen. Bechek bertan adierazi zuenez, marrazki eta testu eraginkor, argi eta atseginez kontatu dute hartz honen istoriaren xehetasunok.
Kris Etxabek eskarmentu ikaragarria du haur eta gazte literaturan, alor horretan espezializaturiko liburuzaina izaten baitaramatza urte mordoa Bilboko Udal Liburutegien Sarean. Maite Márquez eta Mikel Maiza, aldiz, marrazkilaritzaren munduan lan esker handia egindakoak dira.
Ez da hirurek elkarlanean ondu duten lehendabiziko albuma. Izan ere, pasa den urtean 'Koralaren distira' izeneko lana plazaratu zuten. Bertan ere ingurumenaren inguruko kezka mahaigaineratzen zuten, gizakiak ozeanoetara isurtzen dituen plastikoen tona mordoa aztertzean zituena, baita horrek lurrean eragiten duen kalte izugarria nabarmendu ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.