Borrar
Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea eta Andres Urrutia euskaltzainburua, erakusketan. Argazkiak: Euskaltzaindia
Usaindu, dastatu eta ukitu daitekeen Euskara ibiltaria erakusketa Durangora iritsi da

Usaindu, dastatu eta ukitu daitekeen Euskara ibiltaria erakusketa Durangora iritsi da

Erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu

Miércoles, 24 de abril 2024

Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa astearte honetan iritsi zen Durangoko Plateruenara eta bertan izango da maiatzaren 15era arte. Ekimenaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) da, eta euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu, hots, lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Alvaro Parro Laboral Kutxako Bizkaiko komunikazio arduradunak eta Adolfo Arejita Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren zuzendariak. Adierazi zutenez, erakusketak euskara eta euskal kultura hobeto ezagutarazten laguntzen du. «Gure sustraiak ezagutu eta horiek gure bizitzako esparru guztietan berreskuratzeko ahaleginetan jarraitzen dugu; eta, nola ez, teknologi berrietan, esaterako Interneten». Ildo horretan, azpimarratu zuten garrantzitsua dela «euskara eguneroko errealitate gisa bultzatzea, egunero erabiliz».

Erakusketaren eskaintzari dagokionez, azaldu zuten Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi diola atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria, eta horretarako bost atal nagusitan banatu duela erakusketa: Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza. «Horietako bakoitzean Atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona, eta, gainera, erakusketa jokoez, animazioez eta entzungaien gisako tresnez baliatuko da herri hizkeren aberastasun hori erakusteko», diote.

Erakusketak aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Ordutegia

  • Sarrera orokorra Erakusketa ibiltaria ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik. Ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:30etara

  • Bisita gidatuak Apirilaren 27an (larunbata): 11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz); maiatzaren 3an (ostirala): 18:00etan (gaztelaniaz); maiatzaren 9an (osteguna): 18:00etan (euskaraz).

  • Izen-ematea Bertaratu nahi duen orok Durangoko turismo bulegoan eman beharko du izena. 946033938 telefono zenbakira ere deitu daiteke, edo turismo@durango.eus posta elektronikora idatzi.

Hori nahikoa ez dela, Euskara Ibiltaria zentzumenei eragiten dien erakusketa ere bada: ikusmenaz gain, entzun egin daitekeena, uki daitekeena, dastatzekoa dena, usaintzekoa. Hau da, bisitariak, euskararen aberastasunaz ohartzeaz gain, hizkuntza-atlas bat zer den ikusteko aukera izango du, eta horren bidez, XIX. eta XX. mendeetako bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutzeko.

Ildo horretan, aurkezpenean adierazi zuten erakusketaren helburua ere badela Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren historia gizarteratzea eta hizkuntza-atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutzera ematea. Izan ere, 80ko hamarkadan abiatutako proiektu hori euskararen aldakortasunaren berri ematen duen argitalpena da, Euskaltzaindiak argitaratutakoa eta dagoeneko hamaika liburuki dituena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Usaindu, dastatu eta ukitu daitekeen Euskara ibiltaria erakusketa Durangora iritsi da