Zurekin
Sábado, 14 de octubre 2023, 10:22
Ikusi Mikusi Liburu Azoka urriaren 20an eta 21ean ospatuko da Saran eta ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak eta Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta zuzenekoak izango dira, besteak beste. 'Zure mugaz gaindiko mundua(k)' lelopean, «euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Makusi».
Publicidad
Iaz bezala, aurten ere, azokaren lehen eguna Eskolen Eguna izango da. Ikasleak beren ikaskideekin eta irakasleekin batera joango dira eta jolasak, sormen-tailerrak, beren lanen aurkezpenak eta idazleekin topaketak egiteko aukera izango dute, besteak beste. Liburu-azokaz gozatzeko paradaz harago, ikasle bakoitzak bere liburua eskuratu ahal izango du emango dioten bonu-sistemari esker. Berrikuntza gisa, lehen egun honetan, profesionalentzako lekua ere egongo da. Hala, egitarau oso bat antolatu dute liburuzain, irakasle eta liburuen profesional guztientzako. Azken berritasunen aurkezpenak, artistekin topaketak, Galtzagorri elkarteko lan tresnen aurkezpenak izango dira lehen egun honetan, mahai-inguru eta eztabaidak, eta baita buruz buruko topaketak ere, sortzaile eta argitaletxeen artean».
Biharamunean, Familien Eguna izango da. Aurreko egunean bezala, bisitariek tailerrak, topaketak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran. Nerabeentzat berariaz sortutako programazioa ere egongo da. Ekintza horiez guztiez gain, erakusketak ere izango dira azokak irauten duen bi egunetan: eskoletan egindako lanen erakusketa, hain zuzen ere.
Euskal Herrian haur eta gazteei zuzenduriko azoka bakarra dugu hauxe. Aprobetxatu!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.