Borrar

Ikertzaile euskaldunentzako biltzarra egingo dute Baionan, maiatzean

Bilkura ez espezializatua izanik, ez da testu edo aurkezpen espezializaturik egingo. Maiatzaren 27, 28 eta 29an izango da, eta bost jakintza alor ezberdin jorratuko dituzte. Giza zientziak, Gizarte zientziak, Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura eta Osasuna

AMALIA IBARGUTXI

Viernes, 18 de enero 2019, 02:35

Ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea helburu, biltzarra antolatu dute Baionan maiatzerako. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Iker zentroak antolatu dutue 'IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz' jardunaldia.

Maiatzaren 27, 28 eta 29an egingo dute, eta bost jakintza alor ezberdin jorratuko dituzte. Giza zientziak (Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia), Gizarte zientziak (Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia), Zientzia zehatzak eta Natur zientziak (Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia), Ingeniaritza eta Arkitektura (Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura) eta Osasuna (Medikuntza, Erizaintza, Farmazia).

Bilkura ez espezializatua izanik, ez da testu edo aurkezpen espezializaturik egingo. Alde batetik, «parte hartzaile guztien interesekoak izango diren, eta ikertzaile orokor edo euskarazko ikertzaileei, edota baliabide orokorrei lotutako», hitzaldi orokorrak egingo dituzte. Bestetik, ahozko aurkezpenak eta posterrak egingo dituzte ikerlari gazteek aurkeztutako ekarpenen berri emateko. Tesiak eta tesinak, bukatutako proiektuak eta ondorengo ikerkuntzan landuko diren proiektuak aurkeztuko dituzte. Lantegiak ere egingo dira, jakintza arloen arteko harremanak lantzeko tresna modura.

Kepa Sarasolak, UEUko zuzendariak, biltzarra Baionan egitearen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, «Ipar Euskal Herrian sortu zen UEU eta IkerGazte bezalako proiektu handia bertan egitea hasieratik buruan genuen». Era berean, Urtzi Etxeberria Iker zentroko zuzendaria ere pozik agertu da erabakiarekin. «Iker laborategiarentzat, Errobiko campusarentzat, Pabeko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearentzat, Baionarentzat eta, orokorrean Iparralde osoarentzat eta Akitaniarentzat, oso berri pozgarria, ona eta onuragarria da IkerGazte 2019 bertan ospatzea», esan du.

UEUk eta Iker zentroak biltzarraren hirugarren edizioko hitzarmena ostegun honetan bertan sinatu dute, Baionan. Kepa Sarasola UEUko zuzendariak, Urtzi Etxeberria Iker zentroko zuzendariak, Philippe Zavoli Paueko Unibertsitateko Baionako campuseko dekanoak, Miren Josu Omaetxebarria biltzarreko arduradunak eta Pauline Guelle ikertzaile gazteak parte hartu dute aurkezpenean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ikertzaile euskaldunentzako biltzarra egingo dute Baionan, maiatzean