Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Miércoles, 11 de agosto 2021, 19:07
Ikerketa aurreratuetako IMDEA erakundeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzailek egindako ikerketa baten arabera, haragia jatea osasungarria da, hala ere, haragi zuria eta gorriaren artean aukeratu beharko bagenu, haragi zuriaren alde egin beharko genuke, hots, oilaskoa, indioilarra eta untxia.
Baina ez da hori izan atera duten ondorio bakarra, izan ere, haragia jatea osasungarria bada ere, Alberto Garzonek, Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak, uztailean haragi gutxiago jatearen alde egindako kanpainarekin bazuen arrazoia. Estatuan, gomendatutakoa baino askoz ere handiagoa den haragi kantitatea kontsumitzen da, eta hori, bai osasunerako, bai ingurumenerako, kaltegarria da.
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (AESAN), astean, pertsonako, 200-500 g haragi kontsumitzea gomendatzen du, eta ahal dela, zuria. Estatuan, berriz, berriki argitaratutako haragi kontsumoari buruzko azken txostenaren arabera, 700 g inguru kontsumitzen dira astero.
Bestalde, badago haragi gorriaren kontsumoa murriztea gomendatzeko zenbait arrazoi. Horietatik, arrazoi nagusia da minbizia eragin dezakeela. Horregatik, berez, haragi gorria gutxitan jatea gomendatzen dute, anoa txikietan. AESAN agentziak beraz, astean 2 anoa gehienez (200-250 g) hartzea gomendatzen du.
Haragia egiteko moduak ere baditu bere arazoak. Esaterako, haragia tenperatura oso altuetan egiten bada denbora luzean, balizko kartzinogenizitatea duten konposatu toxikoak sortzen ditu. Horrenbestez, haragi frijitua edo errea gehiegitan ez kontsumitzea komeni da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.