unai sarriugarte
Viernes, 11 de diciembre 2020, 18:56
Ikerketa batek dantzaren munduan emakumezkoek gizonezkoek baino aukera profesional gutxiago dituztela mahaigaineratu du. Izan ere, azterketan programatzaileen, koreografoen eta banatzaileen ikuspegi eta deklarazio ezberdinak bildu dituzte. Emakumezkoentzat esparru profesional horretan amatasuna traba ikaragarria dela nabarmendu da.
Publicidad
Ikerketa Jemima Cano Martinezek landu du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean. Azterketa honek irabazi-asmoz sortzen, tratatzen, bermatzen edo martxan dauden duten taldeak eta norbanakoak hartu ditu aintzat. Hori dela medio, dantza tradizionala azterketatik at geratu da.
Gizonezko koreografo batek gidatutako enpresa bat defendatzen errazagoa dela airtortu du elkarrizketatutako langileen gehiengoak. Era berean, ama izatearen harira, elkarrizketatutako zenbaitek etenaldia egin edo dantza profesionala bere bizitzetatik kanpo utzi behar izan dutela aitortu du. Gainera, horietako batzuek nazioartean birak egiteko edo egonaldiak gauzatzeko aukerei ezezkoa eman behar izan diete.
Halaber, azterketak dantzaren euskal esparruan emakumezkoen presentzia handiagoa dela adierazten du, baina, ez ordea, dantzaren industrian. Gizonezkoek dantzan profesional gisa ibiltzeko aukera hobeak aurkezten dituzte, bai ekitaldi gehiago egiterako orduan, ardura lanpostuak eskuratzeko, eta, baita euren ibilbidea aintzatesteko parada gehiago izan ere.
Ikerketan Jemimak emakumezkoen ahalduntzea eta laguntza-sareak indartzeko egitasmoak sortzea proposatzen du emakume sortzaileentzat, baita ama dantzariei bideratutako zenbait ekimen abian jartzea ere. Ordutegi malguak adostea edota lanerako espazio egokiagoa ahalbidetzea, haurtzaindegi zerbitzuak, esaterako.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.