Borrar
IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen

IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen

Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta bi egunetan hitzaldi bat eta Oskar Alegriaren Zumiriki film luzea ikusgai izango dira

Paul Picado

Martes, 25 de mayo 2021, 23:29

IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua ekainaren 9an hasiko da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan. Aurtengoa laugarren edizioa dugu, eta bi egunetan, hitzaldi bat eta Oskar Alegriaren 'Zumiriki' film luzea izango dira ikusgai.

Kongresuaren helburua, izenak dioen moduan, euskarazko ikerketa sustatzea da, hau da, ikertzaile euskaldunek egindako lana jakinaraztea eta ikertzaile gazteen sareak sendotzea. Horrela, ekainaren 9tik 11ra bitartean, esan bezala, bi jarduera antolatu dituzte.

Lehen jarduera hori ekainaren 9an izango da, asteazkenean. Egun horretan, 18.30tik 20.30era bitartean mahai-inguru bat izango da, 'Post-pandemia: mundu berri baterako gogoetak' izenekoa. Hiru hizlari izango dira. Alde batetik, EHUko irakaslea den Rakel Gamito, bestetik, EHUko irakaslea ere baden Haizea Barcenilla eta Anartz Ormaza arkitektoak. Moderatzaile lanetan Aritz Martinez de Luna, ALEAko zuzendaria, arituko da. Hitzaldia, Ortuño aretoan izango da.

Hurrengo egunean, ekainak 10, osteguna, Oskar Alegriak zuzendutako 'Zumiriki' film luzea ikusgai izango da, eta filma amaitutakoan, zuzendariarekin berarekin solasaldia izango da. Kasu honetan, aurreko eguneko ordutegi bera izango da, hots, 18.30etik 20.30era, eta toki berean.

Bi saioetara bertaratzeko gonbidapenak atera beharko dira aldez aurretik, hiru modutara. Alde batetik, Bibe plataforman zuzenean; bestetik, 615 986 832 telefonora deituz (10:00etatik 12:00etara) eta azkenik, oihaneder@oihaneder.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Kasu horretan, emanaldiaren egunean bertan ere bidali ahalko da, baina 14.00ak arte. Lagun bakoitzak bi gonbidapen bakarrik eskatu ahalko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen