Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 6 de junio 2022, 16:28
Iker Sastre mahai-tenis egokituko euskal jokalariak brontzezko bi domina eskuratu ditu Montenegroko Open lehiaketan. Basque Teameko bekadun dena, bakarka nahiz taldeka sailkatu da Montenegroko Irekian. Bilbotarra denboraldi ezinhobea gauzatzen ari da, Parisko Nazioartekoan, urrezko domina ere irabazi baitzuen.
Banakako modalitatean hirugarren postua 2. modalitatean eskuratu du, gurpil-aulkiko kirolarien klasean, hain zuzen ere. Bilbotarra 3-0 gailendu zaie Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurdenetan, berriz, 3-2 menderatu du (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) Federico Crosara italiarra, podiumean postu bat ziurtatzeko ahaleginean. Azken txanpan, Martin Ludrovsky eslovakiarrak finalerako bidea oztopatu dio, bizkaitarra gailendu ostean, 1-3 (19-17, 6-11, 7-11 eta 5-11).
Binakako txapelketan, aldiz, Miguel Angel Toledo bikotekide izan duela 3-1 galdu du Jan Riapos eta Martin Ludrovsky eslovakiarren kontra. Dena den, brontzezko domina ziurtatu dute, 3-0 irabazi baitiote Daniel Rodriguez espainiarrak eta Gregorios Chryssikos greziarrak osatutako bikoteari, MD4 klaseko finalaurreko modalitatean. Finalerdietan Rafal Czuper eta Tomasz Jakimczuk bikote poloniarren kontra 3-1 galdu eta gero, hirugarren sailkatu dira.
Sastre oso harro dago Montenegron egin duen esku-hartzeaz. Hortaz, azaroan lehiatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena du erronkatzat egun bizkaitarrak. Izan ere, Sastrek hainbat urte daramatza kirolaren munduari errotuta, hamabi urte baitaramatza maihai tenisearen jardunean, horietako zortzi maila gorenean. Gaur egun bitarte, Espainiar Estatuko 12 txapelketa irabazi ditu, baita urrezko domina batzuk bereganatu ere banakako modalitateko nazioarteko txapelketa ezberdinetan. Mundu Txapelketa batean ere bosgarren geratu zen.
Iker Sastrek Fisioterapian lizentziatu bezain pronto istripu ikaragarri bat izan zuen, surfa egiten ari zela erori egin baitzen. Olatu txar horrek muineko lesio izugarri bat eragin zion, gurpildun aulki batean betirako ezarriz. Kolpe gogorra izan zen bilbotarrarentzat, hala ere, istripuak ez zion gogoa kendu, eta, egun bere pasioan, mahai-tenisean buru belarri murgilduta dihardu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.