Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 23 de febrero 2020, 21:49
Ikeak plastiko birziklatuekin egindako produktu sorta bat jarri du abian. Produktu hauek produzitzeko erabili diren plastikoetako batzuk Mediterraneo itsasoan batuak izan dira zenbait arrantzale espainiarrengatik. Hori dela bide, konpainia suediarra Seaqual erakundearekin elkarlanean, ozeanoetako hondakin ezberdinak garbitzeko ONG, arrantzale eta zenbait tokiko komunitateekin dabil lanean.
Egitasmo honetan 1.500 arrantzale espainiar inguruk dihardute lanean. Irteera bakoitzean milaka kilo hondakin batzen dituzte. Ondoren, itsasoan biltzen duten materiala garbitu eta sailkatu egiten da. Hala, material hauetako batzuk Ikeako MusselBloma lineako zenbait poltsa eta mahai-zapi egiteko erabiltzen dira.
MusselBloma Ikea altzari konpainia suediarraren bilduma berria da. Bilduma honetako produktu guztiak plastiko birziklatuarekin eginak daude. Ekimen honetan Inma Bermudez espainiar diseinatzaileak hartu du esku. Poliester piezak ekoizteko, itsasotik datozen hondakinak erabili dituzte. Bermudez pozik agertu da ingurumenakin lagungarri den ekimen batean parte-hartzearekin.
2018. urtean Ikea NewtWave ekimenera batu zen. Hauxe nazioarteko hainbat konpainiak, ikertzailek eta GKEk esku hartzen duten ingurumenaren aldeko programa da. Honen bitartez, ozeanoetan amaitzen duten plastikozko hondakinen kopurua murriztea bilatzen dute.
Konpainia suediarrak ingurugiroaren aldeko zenbait egitasmo jarri ditu martxan datozen urteotarako. Hala, 2030. urterako nazioartean ekoiztuko dituzten produktu guztiak material birziklatuekin egitea izatea dute erronkatzat. Egun altzari konpainiak produktu birziklatuekin ekoitzita dauden 500 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.