Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
bertsozale.eus
Ikasturte amaierako bertso topaketa ospatu dute Campos antzokian

Ikasturte amaierako bertso topaketa ospatu dute Campos antzokian

Bilboko ikastetxeetako 600 pertsona inguru elkartu dira Josu Telleria eta Jone Larrinaga bertsolaritza irakasleek aurkeztu duten ekitaldian

Jan Echevarría

Martes, 4 de junio 2024

Bilboko ikasturte amaierako bertso topaketa izan da astearte honetan Campos antzokian. Hamaika ikastetxetako seiehun gaztetxo inguruk parte hartu dute goizean ospatutako ekitaldian, eta antolatzaileek gogorarazi dutenez, Luis Briñas- Santutxu HLHI , Gabriel Aresti HLHI, Cervantes Eskola Publikoa , Kirikiño Ikastola, Zurbaran HLHI, Deustu HLHI, Artxandape Ikastola, Txurdinaga HLHI, Intxixu Ikastola, J.R Sanchez Marcos HLHI eta Abusu Ikastola ikastetxeetako ikasleak bertratu dira bertso saiora.

Bertsozale Elkarteko Jone Larrinaga eta Josu Telleria bertsolaritza irakasleek gidatu dute ekitaldia eta Euskal Herrian zehar egin dute bidaia Bilboko bertsolaritza ikasleek. Hau da, pantaila lagun, gazteek 'bertso tourra' egin dute elkarri bertso bidez galderak eta erantzunak bidaliz, eta Bilboko ikasleekin batera, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa eta Arabako bertsolaritza ikasleek parte hartu dute.

Bat-bateko bertsoak ere izan du bere lekua, jakina. Hasierako agurren ostean, bertsolaritza ikasleek egindako aurkezpenei erantzun behar izan diete bertsolariek, eta gaia jarraituz ofiziotan ere jardun dute. Aurten Oihana Bartra, Haizea Telleria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak izan dira oholtzan, eta une interesgarriak bizi izan dituzte parte-hartzaileek.

Bilbokoa ez da, dena den, ikasturte amaieran egiten den topaketa bakarra. Izan ere, Bizkaia osoan zehar hamaika herritan izan dute, edota izango dute bertsolaritza ikasle gazteek urtean zehar ikasitakoa taularatzeko parada, besteak beste, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arratia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Enkarterri, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Txorierri, Uribe-Kosta, Zornotza…

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ikasturte amaierako bertso topaketa ospatu dute Campos antzokian