Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 3 de junio 2024, 13:52
Ikastolek 7. Batzarra egingo dute ekainaren 22an (larunbata), Iruñean, eta milaka guraso, irakasle, langile, ikasle eta herritar «biharko hezkuntzari, biharko ikastolei eta biharko Euskal Herriari egin nahi diegun ekarpenaz hausnartzen eta erabakitzen» ari dira, «biharko ikastolak irudikatu eta eraikitzen, biharko Euskal Herria eraikitzeko».
Ikastolen Elkartetik jakinarazi dutenez, hiru dokumentu landu dira 7. Batzarrari begira: Ikastolen Seigarren Batzarretik hona egindako ibilbidea jasotzen duena, ikastolei eta hezkuntza sektoreari eragiten dieten hainbat parametroren egungo egoeraren diagnosia jasotzen duena, eta zortzi-hamar urte barru ikastolak non eta nola ikusi nahi dituzten eta toki horretara iristeko landu beharreko ildoak zeintzuk diren jasotzen dituena.
Ildo horietan bildu dituzte gizarteak egiten dituen eskaerei eta egun dauden erronka nagusiei erantzuteko proposamenak, hau da, erronka demografikoari (jaiotzaren jaitsiera eta kanpotik gero eta jende gehiagoren etorrera), erronka sozioekonomikoei edota euskararen biziberritzeari erantzuteko.
Erronka horiei guztiei «Ikastola eredutik» erantzun nahi diete, eta, horregatik, lehenik eta behin, «gure ereduaren oinarriak sendotuko ditugu, baita gaurkotu ere». Erakundetzea eta saretzea ere indartuko dituzte, eta horrela, azaldu dutenez, hezkuntza proiektuak pertsonak izango ditu erdigunean eta Hezkuntza Marko Orokorrean definitu diren pertsona eredua izango ditu ipar, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa ardatz izango duen estrategia ideologiko-pedagogikoarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.