Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 25 de julio 2022, 08:10
Danimarkak ikastetxeetan Chromebook ordenagailuak eta Google Workspace erabiltzea debekatu du. Izan ere, herrialde honetako Datuen Babeserako Agentziak gailu eta software horiek lehen hezkuntzan erabiltzeak dakartzan arriskuen inguruko azterketa bat gauzatu zuen Helsingør udalerrian. Dokumentazioa miatu ondoren, Europako datuen babeserako legea urratzen duela jakin ahal izan zuten, eta, horren harira, gailuok debekatu.
Helsingør-eko eskolako ikasleek gaur egun bitarte herri honetako Udalak ahalbidetzen zizkien Chromebook-ak erabiltzen zituzten, baita G-Suite for education-ekin erabili ere. Ikasleen Google kontuak gurasoen baimen eta edonolako ezagutzarik gabe sortzen zituzten, umeen hainbat datu pertsonal kudeatzen zituelarik plataformak, izen-abizenak, eskolaren izena eta gela, tarteko. Horrez gain, gurasoek ezin zuten informazio hori zuzendu edo anonimizatu, udaleko arduradunek soilik zutelarik informazio hauxe kudatzeko baimena.
Chroomebooken erabileraren lehendabiziko kexa 2019ko abenduaren 11n izan zen. Izan ere, Helsingør herriko guraso batek kexa bat aurkeztu zuen Danimarkako Datuen Babeserako Agentzian (Datatilsynet). Guraso honen semeak ikastetxeko Chromebook-a baliatuz YouTubeko kontu bat bat sortu zuen, aita eta amaren inongo baimenik gabe. Egun 13 urte baino gutxiagoko umeek gurasoen baimena behar izaten dute Youtube plataforma digitalean kontu bat abiarazteko.
Hala, 2020ko urtarrilaren 29an Helsingør-eko udala gertatutakoa pribatutasunaren urraketa bezala jakinarazi zion Danimarkako datuen babeserako agentziari. Gainera, herrialde honetako beste hainbat herrik ere antzeko kasuak salatu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.