

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 7 de junio 2021, 10:44
Elhuyar Zientzia Azoka aurreko larunbatean ospatu zen, eta, goiz osoan, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakutsi zituzten. Egoera dela eta, 20 talde finalistek soilik parte hartu zuten Bilboko azokan, eta hainbat unibertsitatek euren ikerketa-proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da.
Antolatzaileek nabarmendu zutenez, azpimarratzekoa da ikertzaileen parte-hartzea eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; unibertsitate eta zentro teknologikoetako 223 ikertzailek eman zuten izena ikasturte-hasieran ikasleekin lan egiteko. Horrez gain, eta horri jarraikiz, azpimarratzekoa da ikertzaileen eremu profesionalaren presentzia azokan bertan; horrela, unibertsitateen proiektuak erakusteko, ikertzaile hauek egon ziren plazan:
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-ingurumen prozesuen ikerketa taldea (HGI), Farmazia Fakultateko GLUTEN3S ikerketa-taldea eta Ingeniaritza Eskolako ENEDI ikerketa-taldea; Deustuko unibertsitatea & Goiener ikerketa-taldea, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerketa-taldea.
Zabalgune eraikinean egin zuten sari-banaketa, streaming bidez emititua, arratsaldeko 17.00etan. Bertan, Koldo Narbaiza Olaskoaga, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Eva Armesto Macías, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko zuzendariordea, Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea, Eneritz Gonzalez Fernandez, Nafarroako Gobernuko Euskara Ataleko EGA bulegoburua, eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko zuzendari nagusia, izan ziren, ekimena laguntzen duten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileekin batera. Nerea Arriolak gidatu zuen ekitaldia, eta Elhuyar Zientzia Azokaren babesleek eman zituzten sariak. Hauek izan dira lan sarituak:
-Uribarri BHIko 'GDS (Girls Doing Science)' taldearen 'SENTSORE-19: Aforo zenbatzailea eta CO2 neurgailua' lanak jaso du 'Bizkaia Talent-eko bekak taldekideentzat' saria.
-Uribarri BHIko 'Belestial Industries' taldearen 'AirRactor: ikasgela aireztatzeko prototipoa' lanak jaso du 'Ciencia en Acción-en parte hartzeko aukera, irakasle bati (bere taldearekin joateko)' saria.
-Centro Formación Somorrostroko 'Mafaldak- 2' taldearen 'Eguzki-Hozkailu jasangarria' lanak jaso du 'A Coruñako Cambreko Open Science azokarako akreditazioa taldearentzat' saria.
-Elorrio BHIko 'Oxycilin' taldearen 'Antibiotic resistance' lanak jaso du 'Galiciencia azokarako akreditazioa taldeko bi kiderentzat' saria.
-IES Barañáin-eko 'Estudio de mamíferos mediante técnicas de Fototrampeo' lanak jaso du 'Kataluniako Exporecerca Jove azokarako akreditazioa taldearentzat' saria.
-Urola Ikastola BHIko 'Teknourola' taldearen 'Lur azpiko urak ateratzeko sistema' lanak jaso du 'Mostra Nacional Portuguesa azokarako akreditazioa taldeareko 3 lagunentzat' saria.
-Lauro Ikastolako 'Lauroko Astronautak' taldearen 'Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin' lanak jaso du 'Milango 'I giovani e le scienze' azokarako akreditazioa taldearentzat' saria.
Finalera iritsi diren gainerako 13 taldeek ere Elhuyar Zientzia Azokaren sareko ikerketa-zentroetan egiteko egonaldiak eskuratu dituzte. Lan guztiak ikusgai daude azokaren webgunean.
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.