Borrar
Iker Lauroba musikaria.
Iholdi Beristain aktorearen eta Iker Lauroba musikariaren elkarrizketa musikatua, Murgian, ostiralean

Iholdi Beristain aktorearen eta Iker Lauroba musikariaren elkarrizketa musikatua, Murgian, ostiralean

Elkarrizketa goizean izango da Murgiako Institutuko ikasleekin

Paul Picado

Miércoles, 16 de junio 2021, 22:45

Iholdi Beristain aktoreak eta Iker Lauroba musikariak elkarrizketa berezia egingo dute ostiral honetan Murgiako Institutuan, hango ikasleekin, 'Zuia Euskaraz' ekimenaren barruan. Elkarrizketa musikatua izango da, eta ordutegia oraindik zehazteko badago ere, goizean izango da.

Iholdi Bereistain Portugaleteko euskal abeslari eta aktorea da. Eitb-ko 'Go!azen 4.0' telesailean agertzeagatik da ezaguna batik bat. Baina hara heltzeko, 2017ko ETB 1eko 'Bago!az' talent show musikala irabazi behar izan zuen, Adelen 'Someone like you' kantarekin.

Harrezkero Naia Badiolarena egin zuen denboraldi osoan, eta horrez gain, telesailean oinarritutako antzerki musikalean ere parte hartu zuen. Hurrengo denboraldian telesailean jarraitu zuen, 'Go!azen 5.0' izena hartu zuena, eta bestelako lanak ere egin zituen, hala nola 'Go!azen 2019' gabon zahar gaueko saio berezian.

Hala ere, telesail ospetsuan aritu zen azken urtea izan zen. Dena den, iaz, koronabirusa zela eta egindako 'Go!azen' etxean telesailean ere parte hartu zuen, Naia Badiolarena egiten, eta ETB 3ko Erronkan saioan aurkezle gisa aritu zen.

Bestalde, Iker Lauroba, Lauroba pop-rock musika-taldearen sortzailea da. Horren aurretik Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu zen, baina 2004. urtean Lauroba taldea sortu zuen. Duela sei urte, 2015ean, bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen, 'Zeru tolesgarria' izenekoa, eta harrezkero beste lau plazaratu ditu, hala nola, 'Nire gotorlekutik' (2017an), 'Udazkena' (2018an), 'Negua' (2019an), eta, azkena, 'Udaberria' (2020an).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iholdi Beristain aktorearen eta Iker Lauroba musikariaren elkarrizketa musikatua, Murgian, ostiralean