Borrar
Loiolako Santutegitik abiatuko dira Ignaziotar bidea egingo duten abenturazaleek. Tierra ignaciana
Ignaziotar Bideak XVI. mendeko Gipuzkoara eramango ditu ibiltariak

Ignaziotar Bideak XVI. mendeko Gipuzkoara eramango ditu ibiltariak

Azaroaren 1, 2 eta 3an egingo dira txangoak eta apuntatzeko epea zabalik dago jada

Nahikari Cayado

Sábado, 26 de octubre 2019, 22:50

1522.urtean Ignazio Loiolakoak osatu zuen erromesaldiaren zatia da Ignaziotar Bidea, Loiolatik Manresaraino doan ibilbidea, hain zuzen. Jaioterrian konbertsio espirituala izan ondoren, Ignazio Loiolakoak Jesus jarraitzeko beharra sentitu zuen, eta aurreko bizipenak baztertuz Jerusalemerako bidea hartu zuen erromes gisa. Errege Bidea jarraitu eta Bartzelonara iritsi zen, han itsasontzi bat hartu zuen Lur Santuetara eramango zuen erromes-bidea osatzeko.

Orain, ia 500 urte geroago, guztira 675kilometro baino gehiago batzen dituen ibilbide hau altxor batean bilakatu da, turismo kulturalaren ezinbestekoa produktua izanik. Izatez, Euskadiri dagokionez, Gipuzkoa eta Arabatik pasatzen den ibilbideak 150 kilometro eta 7 etapa ditu guztira, Loiolako Santutegitik eta La Puebla de Barca bitartean. Gero eta erromes gehiago murgiltzen dira ibilbide honetan esperientzia espiritual eta kultural oparoa bizitzeko asmoz. Aurten, Ignaziotar Lurraldea fundazioaren sortzaileek datozen azaroaren 1, 2 eta 3rako antolatu dituzte hiru ibilbide, Loiolatik Araiara joango direnak. Apuntatzeko epea zabalik dago jada.

Abenturazaleek Azpeitian hasiko dute ibilbidea, Loiolako San Ignazioren jaiotetxearen eta Loiolako Santutegiko multzo monumentalaren ondotik. Ondoren, Izarraitz mendipetik Zumarragarantz zuzenduko dituzte pausoak, lehen etaparen amaierarantz, hain zuzen. Horretarako, lehenengo Azkoitia herritik pasako dira, eta Urola ibaiaren bidea jarraituz, Urola Trenbide zaharretik lehen zati honen azken puntura iritsiko dira. Guztira ibilaldi honek 15.9 kilometroko luzera izango du .

Hurrengo egunean, aldiz, azaroaren 2an, Zumarragako tren geltokitik atera eta Legazpi herria paso ondoren, Mirandaolako parkera helduko dira ibiltariak. Puntu honetatik Telleriarte auzora iritsiko dira eta asfaltatutako landa bidea jarraituz, Brinkolako eta Barrendiolako urtegiak bisitatuko dituzte. Ondoren, Duruko kortatik pasako dira bideko harribitxietako bat ezagutzeko, Arantzazuko Santutegira heltzeko, hain zuzen. Guztira, 20.4 kilometro egingo dituzte oinez. Hirugarren egunean aldiz, Urbiako aterpetik Zumarraundi lautada zeharkatuko dute eta azkenik, Araiara helduko dira, 18 kilometro ibili ondoren.

Horrela, pausoz pauso, ibiltariek Gipuzkoako altxorrik ederrenez gozatu ahal izango dute. Bertan parte hartu nahi dutenek eguneko 5 euro ordaindu beharko dituzte eta info@ignaziotarlurraldea.com helbidera mezu bat bidali beharko dute izena emateko, edo bestela, ondorengo zenbakietara deitu: 943 79 64 63, 943 15 18 78 eta 943 72 20 42.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ignaziotar Bideak XVI. mendeko Gipuzkoara eramango ditu ibiltariak