UNAI SARRIUGARTE
Martes, 26 de mayo 2020
Ignacio Goitia bilbotarraren atzerabegikoa Erromako Cervantes Institutuan egongo da erakusgai. Bizkaiko Foru Aldundiak Cervantes Institutuarekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da hori. Hala, bihar maiatzaren 27tik ekainaren 27ra bitarte egongo ikusgai erakusketa. Obrak artista bizkaitarraren azken 30 urteotako lana uztartzen du.
Publicidad
'Ignacio Goitiaren unibertsoa' obrak marrazkiak eta eszenografiak biltzen ditu. Azken hilabeteotan Bilboko Rekalde Aretoan izan duen arrakastaren harira, Italian egongo da lehendabiziko aldiz, Erromako Piazza Navonako Dali Aretoan, hain zuzen.
Koadro ezberdinak Goitiak berak diseinatu, jorratu eta komisariatutako eszenaratze zaindua aurkezten duten marrazkiak eta instalazioak dira. Aipatu bezala, artista horren ibilbide artistikoaren laburpen esanguratsua dira. Obra horien bitartez, jendeari haren lanaren funtsezko gakoak erakutsi nahi dizkio. Goitiak gizarte-balioen alde duen kezka, alegia. Artistak ikuspegi eta estilo oso pertsonal baten bidez immigrazioa eta globalizazioa bezalako gaiak aztertzen ditu bere margolanetan.
Ignacio Goitia Arte Ederretan Lizentziaduna eta Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, artearekin erlazionatutako hainbat ikasketa jardun zituen, hala nola, Florentziako Medici Arte Eskolan (Italia), Norwicheko Norfolk Arte eta Diseinu Institutuan (Britainia Handia) edota La Habanako San Alejandro eskolan (Kuba).
Gaur egun Bilbo eta Miami bitartean bizi da. Bere artista ibilbide oparoan hainbat garaikur irabazi ditu, 2015. urteko Europako Foroko Domina, esaterako. 2006. urtean, aldiz, Nazioarteko Arte Esposizioan esku hartzeko Frantziako Gobernuaren gonbidapena jaso zuen. Azken urteotan hainbat erakusketa izan ditu ikusgai nazioarteko hainbat herrialdetan: Italian, Espainian, Frantzian, Estatu Batuetan, Holandan edota Belgikan, besteak beste.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.