Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
2018ko edizioa Argantzunen ospatu zen. Igor Aizpuru
Zer eskainiko dute Araba Euskaraz-eko 'Haritza', 'Pagoa' eta 'Ametza' guneek?

Zer eskainiko dute Araba Euskaraz-eko 'Haritza', 'Pagoa' eta 'Ametza' guneek?

Hainbat kontzertu eta egitarau oso bat programatuta daude igande honetan Gasteizko Olarizu parkean ospatuko den jaialdirako, Trebiñuko Argantzun Ikastolak antolatuta

Ander Retolaza

Sábado, 18 de junio 2022, 19:22

1981. urtean lehen edizioa eginda, 41 urte beteko ditu igande honetan Araba Euskarazek. Aurten, lehen edizio horretan gauzatu antzera, Gasteizko Olarizu parkean ospatuko da eguna. 2003. urtean sortutako Argantzun Ikastola arduratu da edizio berri hau antolatzeaz, Arabako gainontzeko zazpi ikastoletatik txikiena. Eta hiru gune zehaztu ditu jaialdirako: 'Haritza', 'Pagoa' eta 'Ametza'.

Lehen guneak, 'Haritza'-k, arte eszenikoak izango ditu jomugan, Armentia ikastolaren eskutik. Ene Kantak ikuskizuna, Perli eta Koxkoloren Bidaia liluragarria, Zunba dantzak eta 'Zortzi alaba kantari' abestiaren koreografia izango dira nagusi gunean, bai eta Goazen!-en emanaldia ere. Hortaz aparte, artisau azokaz, Eroski elikadura eskolaz eta puzgarriez gozatu ahalko dute hara hurbiltzen direnek.

'Pagoa' gunean, bestalde, Euskal Dantzen Topaketa bat gauzatuko da, Algara dantza plaza, Erabatera taldearen emanaldia eta Alea-ren 'Patata minak' antzezlanak egonda tarteko. Amaitzeko, Kai Nakai dantzariaren ikuskizunarekin borobilduko da eguna.

Eta 'Ametza' gunean, bertso saioa eta hainbat kontzertu emango dira: Intxixu, Keu Agirretxea, Sukasuan eta Oxabi, besteak beste.

Hori nahikoa ez balitz, Arabako Herri Arteko Pilota Txapelketako finala 10.30ean jokatuko da, Adurtzako pilotalekuan, eta Aldats-eko elektro-brass band, Gasteiz Kantuz eta Kidam magoa ikuskizunak leku batetik bestera ibiliko dira. Gainera, gune guztietan txosnak, komunak, sorosleak eta zaborretarako ontziak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Noticia Relacionada

Etekinak, inbertsioetarako

Araba Euskaraz jaialdian jasotako etekinak Sagastietako ikastola eraikitzera bideratuko dira. Joseba Aginagalde Arabako Ikastolen elkarteko zuzendariak argi adierazi nahi izan du ekitaldien etekinak inoiz ez doazela urteko ikastolen balantzea koadratzeko, baizik eta inbertsioak egiteko. «Dirua biltzen dugu inbertsio jakin bat egiteko, baldintza batekin, ea nork duen behar gehiago inbertsio hortaz aprobetxatzeko», argitzen du.

Inbertsioak aurrera eramatea ekitaldiaren helburu nagusietako bat dela azaltzen du Aginagaldek. «Euskara eta euskal kultura herriari ekarpena egitea ikastolatik, ikastolen hezkuntza proiektuaz jendea jakitun egitea, auzolana bideratzea eta inbertsioak gauzatzea ditugu helburu nagusi», argitzen du. Helburu horiek edizio guztietan errepikatzen dituzte egitasmoa aurrera atera zenetik.

Igandeko eguna Anjel Olalde azken 15 urteetan ikastolen elkartearen zuzendaria izan denaren omenaldiekin hasiko dute, era berean auzolanaren garrantzia ere omenduz. Jarraian, Alea aldizkariari ere omenaldia egingo zaio, haren ibilbidea dela eta. Aginagaldek eskerrak eman nahi izan du publikoki babesle guztiei, izan laguntzaile zein erakunde, enpresa edo komunikazio taldei. «Elkartasunik gabe, ez dago Araba Euskaraz ekitaldirik», errepikatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zer eskainiko dute Araba Euskaraz-eko 'Haritza', 'Pagoa' eta 'Ametza' guneek?