Borrar
La Primitiva de este jueves: comprobar resultados del 6 de marzo
Alemanieratik itzulitako liburua Igela argitaletxearen zigilupean plazaratu dute. IGELA.EUS
Idoia Santamaríak Karl Marxen 'Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia' euskaratu du

Idoia Santamaríak Karl Marxen 'Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia' euskaratu du

Bertan Marxek argi eta garbi ematen ditu ezagutzera iraultzari, estatuari eta historiari buruz gaztetan aurkezten zituen ideiak

Unai Sarriugarte

Sábado, 29 de abril 2023, 20:36

Idoia Santamaríak Karl Marxen 'Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia' lana euskaratu du. Alemanieratik itzulitako liburua Igela argitaletxearen zigilupean plazaratu dute. Bertan argi eta garbi ematen ditu ezagutzera iraultzari, estatuari eta historiari buruz gaztetan aurkezten zituen ideiak. Izan ere, 1852an plazaratutako garai hartan kazetari zen Marxen saiakera ospetsuak XX. mendeko langile iraultzen gaineko zeharkaldi bat egiten du.

Zehatzago esanda, lan honetan 1851ko abenduaren 2an Luis Bonapartek Parisen emandako estatu-kolpea aztertzen da, klase eta baldintza materialen arteko borrokak nola bultzatu ziren aditzera ematen saiatzen delarik. Testua Marxen esaldi famatu batekin abiatzen da: «Historia bi aldiz gertatzen da: lehen aldia tragedia handi bat bezala eta bigarrena fartsa ziztrin bat bezala».

Obra honekin Igela argitaletxeak 'Ordu urdina' izeneko bilduma berri bati ematen dio hasiera. Egitasmo honen baitan literaturaren ertzean geratu ohi diren kronikak, memoriak edota eskutitz-trukeak aurkezten dira. Bide luzea egin du testu klasiko honek euskal irakurlearen eskuetara iritsi arte, XIX. mendearen erdialdetik, ia bi mende igaro baitira, tartean hainbat lurrikara politiko jazo direlarik.

Karl Marx filosofo, ekonomialari eta iraultzaile sozialista alemaniarra izan zen, bereziki ezaguna komunismo modernoaren aitzindaria izateagatik, baita bere funtsak ezartzeagatik ere, Friedrich Engels kidearekin batera. Marxen pentsamenduak eragin ikaragarria izan du historia politiko, intelektual eta ekonomiko garaikidean, baita horiek aztertzen dituzten zientzia sozialen oinarri teorikoetan ere.

Idoia Santamaría, berriz, itzultzaile eta irakasle donostiarra dugu. Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 2004tik Elhuyar Fundazioan dabil lanean. Bere literatur ibilbide oparoan E. M. Forster, Friedrich Dürrenmatt, Ingeborg Bachmann eta W. G. Sebald artista entzutetsuak itzuli ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Idoia Santamaríak Karl Marxen 'Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia' euskaratu du