Borrar
Rafa Gutiérrez
Idazteko momenturik aproposena! Augustin Zubikarai XX. Sarira eleberri proiektuak aurkezteko epea zabaldu da

Idazteko momenturik aproposena! Augustin Zubikarai XX. Sarira eleberri proiektuak aurkezteko epea zabaldu da

Nobela bat idazteko beka eskainiko dute Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak

zurekin

Lunes, 13 de abril 2020, 22:12

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Sariaren 20. edizioa antolatu dute, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Saria nobelak sortzeko beka gisa funtzionatzen du, eta eleberri proiektuak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 30era bitarte.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke deialdira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka aurretik irabazi duenak ezingo du berriz parte hartu.

Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, mezu elektronikoz atxikitako dokumentuetan: landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2.000 eta 6.000 karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz; idazlanaren lagina, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Proiektuak irailaren 30era arte bidal daitezke mrey@ondarroa.eus helbidera, eta Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.

Saria 6.000 euro izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Idazteko momenturik aproposena! Augustin Zubikarai XX. Sarira eleberri proiektuak aurkezteko epea zabaldu da